26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eranskinak:agiriak 427

PRESTAKETA:

F AGIRIA

EGUNEROKOA: 16. FORMAZIO-SAIOAREN BALORAZIOA

Urnieta: 3. formazio-saioa

02/III/02). 11:00-12:45

Partaideak: Aloña eta Ibon (hezitzaileak), Diego (behatzailea) eta ni.

Bi gai nagusi ditut gaurkorako, biak funtsezkoak dira eta gaur tratatu beharrekoak:

1.- Aloñaren balorazioa hasi eta sakondu.

2.- Proiektuko baldintzen inguruan aritu eta berauen aplikaziorako zer egin daitekeen

ikusi.

Bigarren puntu hori, beste herrietan bezalatsu funtsezkoa da. Halere, Urnietan euskararen baldintza

berez ematen da, hau da gaztek tailerretan euskara hutsez hitz egiten dute. Dena dela, erritualaren

ariketa egingo dugu Metalaren kalitatea hobeto ulertze aldera. Gainera, orain bigarren Koadrila Saio

egin beharko dute eta baldintzak birgogoratu ere.

Gainontzean, euskararen erabileraren baldintza beste herrietako tratamendu eta garrantzia bera

eman nahi diogu Urnietan.

Formazioaren atalerako oso garrantzitsua da hau, bai kalitateak edo energiak agertzen

direlako, eta egoera kalitate ezberdinekin konpondu daitekeelako, nahiz eta gu baten alde egingo

dugun.

Honako urrats hau emango ditugu:

- Hezitzaileei esango diegu proiektua bere ezaugarri espezifikoekin garatzeko ezinbestekoa duela

euskararen baldintza edo arau, eta hori betearazi edo bermatu egin behar dela. Baldintza hori

ezinbestekoa dela proiektuak aurrera jarraitzeko. Zergatik? Bada, gure uste teorikoak ditugu hori

azaltzeko, eta hemen asko luzatu nahi ez badut ere, hizkuntza jokaerekin eta ohiturekin lotutako

argudioak ditugu. Gure hipotesia baita, gaztetxoak tailerretan elkarrekin euskara hutsez aritzen badira,

jokaera hori kalera pasako dutela. Gainera, nahiz eta Urnietako Kuadrillategiren kasu ez izan,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!