26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eranskinak:agiriak 425

aurrerapausoak, ahantzi gabe hezitzaile bakoitzaren bizipenak eta esperientziak pertsona

bezala.

6) Bukaeran ea zer sentsazioarekin dauden galdetu diet. Denok antzekoarekin geunden: bilerari

errendimendua eta etekina atera diogun sentsazioarekin, eta nekatuta bageunden ere kontent

ere bai.

7) Uste sendoa daukat bilera honek askorako balio izan duela Beasainen: argitasuna eman die

hezitzaileei eta beraien lanari protagonismoa eta garrantzia eman.

8) Ohiturarik ez duten metodologia batean murgiltzen ari dira, eta horretan oso garrantzitsua da

gurekin –nirekin, batez ere- eraikitzen dute, edo hobe esanda eraikitzen dugun harremana.

Formazioaren gakoetako bat da. Gaurkoan, esaterako gertukoa izan da, halere argi geratu da

nik neramala ardura, eta beraiek hori eskertu dute. Kontu honetan praktikak berak erakutsiko

dit nondik nora jo behar dudan, eta une oro horren gaineko gogoeta egitea oso garrantzitsua

izango da. Gaur behintzat, babesa eman diedala uste dut. Lurra jaso dute nire aldetik, eta

gustura hartu dute, orain arteko ibilbidea nahiko gorabeheratsua egiten ari baitzaie. Ikusiko

dugu hemendik aurrera zer traza hartzen duen guztiak.

Ideia baten inguruan idazteko premia dukat. Lausoturik bada ere, lerro batzuk idatziko ditut

etorkizunean baliagarriak izango zaizkidalakoan. Bospasei egun pasa dira balorazioa idatzi

nuenetik eta bertan azaldu nuen gai baten inguruan aritzea gustatuko litzaidake. Zalantza sortu

baitzait horren inguruan.

Uste dut irakurketa mekanikoegia egin nuela, eta orain arte hala egin dudala ereduaren

inguruan. Horrela, hezitzaileen gakoak identifikatu eta gero, hutsuneak edo hobetzeko bideak

errezeta moduan azaltzen ditut. Uste dut ereduaren elementuen erlazioartekotasunak

konplexutasuna ematen diola guztiari, nik eman diodana baino gehiago. Hau da, eredua tresna

egokia da errealitatea interpretatzeko eta dinamizazio lana eta giza harremanak ulertzeko ere,

baina horiek, era berean, oso konplexuak dira eta faktore askoren eragina dute. Arriskua dago

irakurketa sinple eta erredukzionistetan jausteko, eta horixe da apur bat aurrekoan gertatu

zitzaidana. Horrela, gehiegizko Egurra orekatzeko Lurra landu behar zela nioen eta horrelakoak.

Bai, agian hori izan daiteke irtenbidea posible bat, baina uste dut gehiago sakondu behar dugula,

saio bakar batean nekez atera baitaiteke interpretazioa zehatzik, hori egiterik posible bada.

Gainera, errealitatea dinamikoa den heinean, nahiko irakurketa estaikoa egin nuela uste dut,

formazio-saioen bilakaerak berak oso garrantzitsuak baitira hezitzaileen formazioan; hots, lehengo

bileran esandako garrantzia asko duten arren, ezin ditugu hartu egia mugiezin bezala eta horretan

zentratu, errealitateak berak , tailerrak beraiek eta hezitzaileen bizipenak beraiek igorriko diguten

informazioari muzin eginez. Ezin dugu formazioaren zama guztia bigarren saioaren gain utzi.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!