26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Eranskinak:agiriak 424

diezaiogun azaldu dut, hau da arazo edo egoera baten aurrean modu ezberdinak daudela jokatzeko

eta kalitate bakoitzak, normalean, bere duela. Ideia hau behin baino gehiagotan atera da, eta

interesgarria iruditzen zait paradigmaren dinamikotasuna, malgutasuna, eta etengabeko mugimendua

ulertzeko. Bi kalitateetan zentratu naiz, hain zuzen ere, hezitzaileek erabiltzen dutenak, eta modu

grafikoan, hau da antzeztu egin dut, zein den horien agerpena.

- Lehen lehenik aipatu behar dut euskaren erabilera maila tailerretan oso kezkagarria dela Beasainen,

eta lehentasuna hartuko duela datozen bileretan, beraz, kontu garrantzitsua da inondik inora. Orain

arte suspertzaileek Suatik eta Egurretik aritu dira arau bermatzeko; hots, gazteekin hitz egiten eta

eskatzen, mesedez euskaraz hitz egin dezatela (Sua), eta gaztetxoak konbentzitzeko asmoarekin

“Joe, badakizue euskaraz hitz egin behar duzuela ezta?! Ba hitz egin!!!” moduko esaldiak igorriz,

agintekeria puntu batekin. Nik Metaletik nola izan daitekeen agertu dut, eta hori dela gure ustez bide

eraginkorrena. Orduan, Demelsak aipatu du, beraiei erabilitako bideak fruiturik ez dutela eman, baina

Metalaren oso gogorra egiten zaiela erabiltzea. Horrexegatik diot datozen formazio-saioetan kontu

horrek lehentasuna hartuko duela, eta oso garrantzitsutzat jotzen dut ere formazioaren ikuspegitik.

Laburbilduz:

1) Bilerari etekin handia atera diogu, orain artekoak baino askoz gehiago, lehen aldiz

hezitzaileen lanaren gainena hitz egin dugulako.

2) Uste dut, bere xumean bada ere bigarren saioa baino ez delako, ereduari etekina eta lekua

ikusten hasi diotela. Nerea Elíasen jarreran nabarmenduko nuke hori, ohartu baita bost

elementu horien bidez bere dinamizazio estiloa aztertu daitekeela.

3) Sakontzeak askorako balio du. Alde batetik, dinamizazio fenomenoak; hots harremanak, oso

konplexuak dira eta ezin dira modu arinean aztertu. Bestetik, formazioaren ikuspegitik

sakonena dauden fenomenoen gaineko interpretazio egin behar dugu eta horretarako

arakatzea ezinbestekoa da. Hirugarrenik, zenbat eta gehiago sakondu, orduan eta

erabilgarritasun gehiago ikusten diogu ereduari. Nik uste dut horretaz ohartu direla hezitzailek,

lehen aipatu bezala talde fenomenoak esplikatzeko balizko tresna baita. Horrela, gauza bat

baliagarria dela ikusten eta sentitzen dugunean, gure baitan itsatsirik hertzen da eta etekin

ateratzen diogu, gure nahi erara erabiliz. Esan nahi baita, hezitzaileek formazioaren oinarri

teorikoari erabilgarritasunik ez badiote ikusten nekez erabiliko dute eredua bai maila teorikoan

bai praktikoan ere.

4) Ariketa praktikoen bidea interesgarria da. Irailean egin ikastaroak asko laguntzen du horretan,

jakina. Gaurkoan nahiko gustura egon dira, eta lasaitzeko eta formazioari heltzeko baliagarria

izan da.

5) Nik jarri ditudan eta beraiek jarri dituzten adibide praktikoak funtsezkoak dira. Gure fokua

formazio-saiootan badago ere, ezin ditugu ahaztu tailerrak, eta horiei aipamen zuzena eginez

–hezitzaile bakoitzaren bizipen pertsonalekin batera- aurrera joan gara ereduaren

baliagarritasunaz eta erabilgarritasunaz ohartuko baitira suspertzaileak. Bilera hauek dira

formazio-gunea, baina gazteekin duten harremanean bereziki islatuko dira emaitzak eta

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!