26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eranskinak:agiriak 423

antolaketarekiko eta ekintzekiko gehiegizko fijazioak, tailerretan gustura, lasai eta patxadaz aritzea

eragotzi egiten dio; hots, Lurra kentzen diola esan genezake. Horrekin batera, orain arte gazteekin

izan duen erlazioa oso hotza eta urritukoa izan da, tailerretan ez baitio harremanei erreparatu,

ekintzari berari besterik ez. Nire iritziz gehiegizko Egurrak beste kalitateen balizko agerpena jan egin

du, baita Nerea E-k gainontzeko elementuekin esperimentatzeko aukera ere.

Metalaren inguruan ere agerpen garbiagoak eman ditu Nereak. Nahiko indefinituta duela uste

dut, are gehiago bere horretan esperimentatzeko aukerarik ez duela izan. Halere, ziur da asko

kostatzen zailaagertzea, oso deseroso sentitzen baita.

Datozen hilabetetarako bidea zirriborratu dugu elkarrekin. Egurraren inguruan eta Metalaren

ingurua jarri ditugu oinarriak. Batetik Metala indartu behar dugunaren ideia argi geratu da, eta bestetik

Egurrak sortzen duen nolabaiteko herstura eta estres maila jaitsi egin behar dela. Gure tresna, ariketa

praktikoak izango dira.

Leire de le Callerekin erabilitako prozedura oso berdintsua izan da. Hasieran presionatuta eta

nahiko urduri sumatu dut. Bere aurrean berak idatzitako edukitzea eta testualki nik hori irakurtzea

deseroso egin zaio. Hori, halere, hasieran baino ez da izan, hitz egiten hasi bezain laster lasaitzen

joan baita. Nerea E-en antzera Egurraren erritmoak hartuta dago. Lurraren, Suaren eta Uraren

kalitateak neutraldurik daude, Egurraren agerpen desorekatua du.

Metalaren inguruan, berak esan arren erraz egiten zaiola hori agertzen nire zalantzak azaldu

dizkiot. Metal garbia, argia eta neutroa izan beharrean, zatarra, garrasika, haserre, eta

konbentzimendurako joerarekin agertzen du Leirek. Beraz, Metala hobeto azaldu dut nik, zer den eta

nola agertzen den. Ulertu duela uste dut. Puntu honetan utzi dugu gaurkoa, Kuadrillategiko gaztetxoak

ate joka hasi direlako, beraz, datorrenean jarraituko dugula hitzartu dugu.

Zenbait puntu azaltzea interesgarri deritzot:

- Nerea Elíasen eta Leire de la Calleren balorazioetan zentratu banaiz ere, hasieratik argi utzi diet

denei nahi izanez gero hitz egin zezaketela, eta halaxe egin dute. Denek parte hartu dute, askotan

lagunak esaten duenarekin edo idatzi duenarekin oso identifikatuta sentitu direlako, edota beste

hezitzaileek esan dutenaren inguruan bere ikuspegia emateko. Lauak oso gustura, zentratuta eta adi

besteen hitzei sumatu ditut. Denborak ihes egin dugu. Sakondu dugunaren sentsazioarekin atera naiz.

- Hezitzaileen estiloan hainbat gako identifikatu ditugu, horrekin esan nahi dut, argitasuna eskaini

diogula suspertzaileen lana ulertzeko moduari. Metalaren kontzeptua argitu dudala uste dut. Argitu,

betiere, modu arrazionalean, uste baitut praktikarako jauzia nahiko latza suertatuko zaiela hezitzaileei.

Une batez, euskaren baldintzaren kontua atera da, nik agertu dut gure ustez Metala dela kalitaterik

eraginkorrena afera horretan, baina arauren printzipioari beste kalitateetatik nola aurre egin

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!