26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eranskinak:agiriak 422

Horrekin batera, hezitzaileek bost elementuen ereduari etekina ateratzea oso garrantzitsua da,

beraien dinamizazio-lan eta estiloa aztertzeko tresna baliagarria dela barneratzea. Konponbiderako

edo soluzioetarako tresna den ala ez aurrerago ikusiko dugu, uste baitut ariketa praktikoak izango

direla horren guztiaren bihotza.

b) Argitasuna prozeduran: Astronautaren ariketari dagokionez balio izan du giroa lasaitzeko eta gaian

zentratzeko; izan ere, hemendik aurrerako saioak orain artekoekin alderatuz oso ez berdinak izango

dira.

Gaurkoan Leire dela Calle eta Nerea Elíasen balorazioak egiteko baino ez dugu astirik izan, nire

harridurarako. Uste nuen baino luzeago jo dugu, baina pozik eta gustura irten naiz, sakondu dugulako

nik nahi nuena, hau da denbora dela-eta ez ditugu alboratu hainbat kontu, horiei heldu diegu

zuzenean. Datorrenean beste Nerea eta Demelsarena aztertuko ditugu.

Nire prozedura honako izan da:

- Hezitzaileek idatzitakoa eta niri deigarria egin zaidana testualki azaldu.

- Idatzita nituen galderak egin. Baina ez irakurrita, gogoan nituen eta modu lasaiagoan eta

informalagoan egin dut, saiori zurruntasuna eta urduritasuna kentze arren.

- Sakontzeko idatzitakoa modu grafikoan, hau da, egoera bera bertan antzezteko eskatu

diet. Hori oso interesgarria izan da, antzeztu ez duten arren, beraiek idatzitakoaren

inguruan hobeto ohartzeko balio izan du, eta beste modu batean agertu dute, edo hobeto

formulatu dute, hau da ulermenerako tresna egokia izan da, beraien diskurtsoa edo

idazkia berreraiki behar izan dutelako

- Nik kalitateak modu grafikoan agertzen saiatu naiz. Altxa egin naiz maiz, eta bizitasuna

eta mugimendua eskaini diot saiori. Horrek hitzezko kode hutsa apurtzeaz gain,

distentsioa, umorea, eta nire aldetik, gairekiko interesa islatu ditudala uste dut.

Hezitzaileei dagokionez honako hau azpimarratuko nuke. Nerea E. oso sartuta eta zentratuta

ikusi dut saioan, hasieratik bertatik. Oso interesatuta egon da nik esaten nuen guztiarekin, bai eta

berak esaten zituen adierazpenekin. Saioa oso baliagarria izan zaio bere dinamizazio-estiloa hobeto

ulertzeko, seguru asko orain arte horren inguruan aritu ez zelako, alde batetik; eta, bestetik, gure

ereduak osobetea eta dinamikoa denez ulermena zenbaitetan ulermena erazten du. Zinez, diot Nerea

E-k saio honen bitartez bere burua hobeto kokatu du tailerretan, eta errazago ikusten du bera nola

agertzen da gaztetxoen aurrean. Orain arteko bidean, oso bilera garrantzitsua dela esango nuke.

Denborak eta Nerea E-k berak esango digute,

Kalitateen inguruan, orain arte, eta oraindik ere Egur gehiegirekin jokatzen ari direla, bera

behintzat bai, esan du Nereak. Desoreka handia nabaritzen du berak. Kalitate horrek beste guztiak

neutraldu egiten du, eta bere kezka bakarra ekintzak pentsatzea, antolatzea eta ondo egitea da. Baina

horrek tailerretan ezinegona eta urduritasuna dakarkio. Egurraren gehiegizko presentziak, hau da,

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!