26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Eranskinak:agiriak 421

“ Metalari dagokionez, falta dudala uste dut, baina ez guztiz (...) eta zakartasunez adierazi nien (...)

nire jarrera ez zen oso aproposa edo egokia izan”

Modu grafikoan azaldu idatzi duzuna. Ez la da Egurra?

EGURRA:

“ Egurra ondo dut, zerbait aurrera eraman behar denean antolatzeko inongo arazorik ez dut...”

Noiz gertatzen da horia, edozein gauza antolatu behar duzula ere?

Garatu ideia hori.

BALORAZIOA:

Ideia bakar baten inguruan garatuko dut balorazio hau, ideian horrek, aldiz, hainbat ideia biltzen ditu

bere baitan aldi berean. Honako galdera hau egingo diot neure buruari eta hortik hasiko naiz formaziosaioaren

nondik norakoa idazten: Zein gertakari deigarri nabaritu ditut gaurkoan? Horretarako, jakina,

hainbat aldagairi edo faktoreri so egingo diet: ni nola egon eta sentitu naizen, hezitzaileak nola sumatu

ditudan, nire azalpenak nolakoak izan diren, ariketen erabilgarritasuna...

Nora iritsi nahi dudan, hau da jomuga zein den argi eduki behar dut, ea jorratzen ari naizen ikasbidea

eraginkorra den hezitzaileak tailerretan aritzeko, eta horrekin batera, zein den ikasbide aproposena

zehaztu.

Nire jarduerari dagokionez honako ezaugarri hauek eduki dituela uste dut:

a) Argitasuna saioaren helburuarekiko: oso argi nuen, eta izan dut, bigarren saio honetan zer nahi

nuen. Sakondu nahi nuen galdetegiaren eta beraiek egindako balantzearen gainean, batez ere

bigarren horretan.Horretarako, balorazioak zehatz-mehatz aztertu ditu arestian azaldu bezala,

galdetegiak ere, eta urrian egin elkarrizketak berriro irakurri ditut. Hezitzaile bakoitzaren argazki

nahiko zehatza lortu dut horrela; halere, nahiko argazki osatu bada ere, sakonagoa eta xehetasun

handiagoko nahi nuen. Supertzaileek beraiek beren dinamizazio-gakoetan sakondu eta horiek

identifikatu, eta nik horretan lagundu egin diet, hori izan da nire asmoa, behintzat. Gakoak aztertu

ostean, ekainera bitarteko lan-ildoak marraz zitzatela nahi nuen ere, hau da, zein bide edo zein

kalitate lantzeari ekingo diogu ikasturte bukaera arte.

Bada, hori guztia buruan edukitzea funtsezkoa iruditzen zait, beraien balorazioak taiuz arakatzeko eta

behar adinako garrantzia emateko, arinkerian eta azalean gera ez gaitezen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!