26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eranskinak:agiriak 417

Hitzez hitz atera ditudan pasarteen ondoan horien inguruan zer gehiago jakitea gustatuko litzaidakeen

jarri dut, hau da, harantzago joateko galdera gida moduan egin dut hori, hezitzaile bakoitzak idatzitako

pasarte horretan, hain justu horretan, gehiago sakondu ahal izateko. Hemen galdera moduan azaltzen

ditut, baina horrek ez du esan nahi saioa itaunketa moduko batean bihurtu nahi dudanik. Berriro diot,

eta azpimarratu nahi dut, galdera horiek niretzat baliagarri diren gida antzerako bat bezala ulertu

behar dira, ez bestela.

Horrekin guztiarekin ez dut esan nahi testualki ateratako pasarte horietan mugatuko eta oinarrituko

naizela soilik. Ez dut hezitzaileen hitzak sinplifikatu nahi, inondik inora. Bai, ordea, modu horretan lan

eginez hurbilpen bat egiteko aukera daukat, nolabait esate arren, beraiek igorritako informazioa guztia

ordenatu dut ahalik eta etekin gehiago atera diezaiogun. Horrekin batera, galdetegietako erantzunak

ere baditut eta horiek ere lagungarri suertatuko zaizkigu.

Nire jarrera oso garrantzitsua izango dela uste dut. Ez ditut presionatu nahi eta nekatu nahi nire

galderekin eta nire gogoeta eta arketa asmoekin. Halere, ez dut nahi ere idatzi dutena ezerezean gera

dadila, eta hortik ezer berririk eta lagungarririk atera gabe gelditzea. Beraz, tarteko jarrera bat eduki

behar dudala uste dut: neurriko presioa eraginez, zuku gehiago atera diezaiogun beraien testigantzari.

Horrekin batera, konfiantza ere eskaini behar diet, ez daitezela epaituta sentitu horrek gure helburuen

aurka jotzen baitu bete-betean; izan ere, hezitzaileak epaitua daudenaren sentsazioa izanez gero itxi

egingo dira eta ez da egongo aukerarik gakoetan sakontzeko eta norberak ikasteko. Aurkako jarrera

izatea erraztu eta lagundu behar diet: zabaldu eta ireki egin behar dira, hain zuzen ere, hezitzaile

bakoitza bere lana eta bere dinamizazio estiloa hobeto ulertze aldera. Lehenengo urrats eman dute,

testua idaztea, orain bigarrena dator: horren gaineko hausnarketa, hain justu.

Bada, giro lasai,baina era berean, sakontze ari garen sentsazioa lortzen badugu oso saio interesgarria

izan daitekeela uste dut.

Hezitzaile bakoitzaren testigantza eta nire iruzkinak horren inguruan

Hezitzaile bakoitzak idatzitakoa elementuz elementu sailkatzen saiatuko naiz hala ulergarriagoa

suertatuko dela uste dudan bakoitzean.

Horretaz guztiaz gain hainbat orri eskuz idatzitakoak ere baditut, non hezitzaile bakoitzaren inguruko

iruzkinak jarri ditudan. Horiek ere eskuragarri daude, baina ez ditut hemen sartu, eskuizkribu batek

duen bizitasuna eta bapateko pentsamenduaren aztarnak ez ezabatu arren. Beraz, datorren hau,

hezitzaileekin beraiekin formazio-saioan landuko dudana da, aipatutako eskuizkribuak hau guztia

egiteko lagungarri izan zaizkit, honaino iristeko bidea.

SUA:

Maialen Manzisidor

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!