26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eranskinak:agiriak 415

Bada, hori guztia somatu duenean, aldaketa hori izan duenean, oso gustura egon da

ikastaroan, bete-betean zentzua eta norabidea aurkitu dizkiolako. Modu horretan, lehenengo

astearen bukaeratik aurrera ariketekin erosoago egon da, eta, nolabait esatea arren, prestuago egon

da ariketak egiteko, horiekin sentsazioak (ezberdinak, atseginak eta desatseginak) izango zituelako,

eta hori guztia une horretan esperimentatzeko prest zegoela antzeman diot.

Lurra, Ura eta Egurraren ariketekin nabaritu dut erosoen. Lurraren ariketak egin ahala bere

sentimenduekin bat egiten errazago izan zaio. Uste dut, bukaera alderako bete-betean gozatzen zuela

Lurraren ariketekin eta une horretako sentsazioak erabat sentitzen ahalegintzen zela. Hori guztia

aurpegian igartzen zitzaion, hori zen bere espresiobide zuzenena.

Ura eta Egurrarekin beste hainbeste. Aurpegiaren goxotasunak adierazten zuen bere egoera:

gustura eta eroso.

Sua eta Metalarekin, aldiz, deseroso egon dela uste dut. Emozio asko sorrarazi dizkie

ariketek, baina emozio horiek desatseginak ziren gehienetan. Suarekin deseroso eta erridikulua egiten

ariko balitz bezala sentitu da, ariketa lehen bait lehen bukatzea nahi zuen. Metalarekin antzera;

ariketen bidez ulertu du elementua, baina bizipenak desatseginak izan zaizkio. Mugaren bila joan

behar zen ariketa horretan tentsio askorekin nabaritu nuen, urduri eta jokaera defentsiboan.

Dena den, eta arestian aipatutako guztiagatik, Ibonek bere alderdi ahulak eta indartsuak zein

izan daitezkeen ezagutu ditu; edo, hobe esanda baieztatu ditu, ez baitut uste bere nortasunaren ezer

berriarekin topo egin duenik. Horrexegatik, bada, ikastaroa aberasgarria izan zaio erabat. Ariketak

egin, eta bere sentsazioekin eta emozioekin topatzeak bere sentimenduen eremuan sartzeko aukera

eman baitio.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!