26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Eranskinak:agiriak 413

Ez da izan sua, ordea, aldatu zaidan elementu bakarra; suaren gutxitzearekin batera metalaren

presentzia nabariagoa igarri baitut azkenaldian. Bestalde, metala ongi erabiltzen ez dudala

konturatzen naiz eta hori azaltzeko adibide bat ipiniko dut.

Aurreko saio batean gazte batzuk erratzarekin ate bat jotzen ari zirela konturatu nintzen. Berehala

esan nien geldik egoteko atea apurtuko zutela eta. Agindua eman bezain pronto konturatu nintzen ez

nuela erabili tonu egokia, nire mezuak ez zirudiela agindu bat. Gazteek atea erratzarekin jotzen

jarraitu zuten eta nik berriz esan nien geldik egoteko, oraingoan ere metal gutxi erabiliz eta, noski,

arrakastarik gabe. Azkenean, behin eta berriro geldik egoteko esan eta gero, haserretu egin nintzen

eta sekulako garrasiak egiten eta errietan egiten bukatu nuen.

Gauzak horrela, kontziente naiz hasiera- hasieratik mezu garbi bat tonu egokian botatzeak, errietan

eta ohiuka bukatzeak baino ondorio hobeak ekartzen dituela bai gazteentzat eta bai niretzat;

egitasmo guztiarentzat, beraz. Horixe da, berriz, niri ikaragarri kostatzen zaidana.

Bestalde, gogoko dut saioetan ekintza desberdinak egitea eta saiatzen naiz dinamismo hori taldean

sortzen. Ez da, hala ere, lan erraza gaztetxoak geldo samarrak baitira; egur gutxi dutela, alegia.

Programaketak egiten eta ekintza bereziak antolatzen ere gustura aritzen naiz, betiere, gauzak

egiteko denbora nahiko baldin badut.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!