26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eranskinak:agiriak 412

BALORAZIOA

SARRERA

C AGIRIA

LOREAREN IDATZIA BERE ESKU-HARTZE-ESTILOARI BURUZ

izpide izanik Nire dinamizazio lanaren balorazioa egiten saiatuko naiz hurrengo lerroetan, nolanahi

ere, kontuan izanik azken xedea nire lanaren kalitatea hobetzea izango dela. Horrela, hausnarketa

bidez egindako balorazio honetan suspertze lanean nabarmentzen ditudan oztopoak zein bestelako

garrantzizko alderdiak deskribatzen saiatuko naiz, betiere, azalpenak emateko bost elementuak.

NIRE DINAMIZAZIO ESTILOA

Programatuta dauden ekintzak aurrera eramatea gero eta gehiago gustatzen zait. Egia esan, hasiera

batean gusturago egoten nintzen gaztetxoekin berriketan besterik gabe, baina orain, berriz, nahiago

dut ekintza bat egitea eta jarduera egiten ari garen bitartean gaztetxoekin hitz egitea, txantxak

egitea.... Gazteak ere, kontestu honetan gustura ikusten ditut: ekintzan murgilduta baina, era berean,

kontu kontari, lasai eta patxadatsu. Arestian aipatu dudan bezala programatuta dauden ekintzak

egitea gogoko dut, nolabaiteko lasaitasuna ematen didatelako, hots, badakit zer egin behar den,

nola... Hala ere, gaztetxoek programatuta dagoen jarduera gogoko ez badute, ekintzaz aldatzeko ez

dut pegarik ipintzen badakidalako gaztetxoek jarduera egin nahi ez badute ez dutela egingo. Aldiz,

hementxe sortzen zait, sarri, buruhaustea: eta orain zer egin?

Aurreko galderak badu zer ikusirik hurrengo gakoarekin; izan ere, buruhauste hori konpontzeko

beharrezkoa den inprobisazio eta irudimena eskas samar dudala nabari dut, hots, ura faltan dudala.

Kontuan izanik guk programatutako ekintzak gaztetxoek askotan ez dituztela egin nahi izaten eta

ondorioz, inprobisatu egin behar izaten dugula, interesgarria eta garrantzitsua iruditzen zait puntu hau

jorratzea. Bestalde, batzuetan, sua erabiltzen dut elkarrizketa berria sortuz, aurreko gatazkatik

irteteko. Ez zait, ordea, irtenbide egokiena iruditzen, batez ere, sarritan egiten bada. Azken finean,

Kuadrllategik ez bailieke gaztetxoei ezer berririk aportatuko, lagunen arteko elkarrizketa besterik ez

litzatekelako izango. Eta hori, noski, ez da kuadrillategi egitasmoak nahi duena.

Suaren inguruan hausnarketa egiten jarraituz, kuadrillategi hasi zenetik hona aldaketa nabaritu dut:

hasiera batean gaztetxoak ongi pasatzen zuten edo ez, gustura zeuden nuen ia une oro buruan,

beste gauza guztiak alde batera utziz. Orain, berriz, badakit gazteak, oro har, gustura daudela eta

horrek lasaitu egiten nau eta nire ahaleginak beste gauza batzuetan zentratzen ere laguntzen dit.

Beraz, hasieran nuen gehiegizko sua apur bat itzali zaidala nabaritu dut.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!