26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eranskinak:agiriak 411

izan daitezkeela gaztetxoekin lanean aritzeko. Horrekin batera, ohartu dira bide praktikoa hainbat

kontzeptu bizitzeko eta barneratzeko tresna egokia dela metodologikoki.

Are gehiago uste dut: ikastaroaren ekarririk handiena maila pertsonalean nabaritu dutela. Hori

behintzat behin baino gehiagotan azpimarratzen saiatu naiz; ikastaroa beraientzako zela, beraiei

begira. Era honetan, beraien burua hobeto ezagutzeko balio izan die (50 orduko ikastaro batek duen

mugekin, jakina). Esan nahi baita, eta gure marko teorikoaren arabera, neurri batean badakitela non

dauden beraien alderdi indartsuak eta non ahulak; izan ere, ariketek sentsazioak sorrarazi dizkiete.

Horixe da nire inpresio orokorra. Uste dut aipatzen ditugun bost elementu horien bitartez

pertsonon alor psikologikoak esplika daitezkeela modu intuitiboan bada ere. Gainera, horiek ulertzeko

–bizitzeko eta barneratzeko- ariketa praktikoak bide egokia direla. Hots, gure helburuetako bat

norabide bat markatzea eta marraztea bada, nahikoa ondo zehaztuta dagoela uste dut.

Ariketen bidez inork ez du indiferentziarik azaldu. Denek sentitu dute zerbait: gustura egon,

modu atseginean, konfiantza, berotasuna, hoztasuna, modu desatseginean egon, beldurra,

urduritasuna... Modu horretan, ariketa praktikoen bidez suspertzaile denei zerbait mugitu zaie barrutik,

eta neurri mugatuan bada ere, norberak bere alderdi indartsuekin eta ahulekin bat egin du, baina ez

modu intelektualean, bizipenetan oinarriturik baizik.

Bestetik, harritu egin nintzen elementuen arteko harreman landu genuenean zein argi zituzten

ideiak. Elementu edo kalitate bakoitza zer zen, zer esan nahi zuen, ongi asko identifikatzen zuten,

baita elementuren baten desoreka dagoenean nola orekatu daitekeen sistema osoa gainontzeko

kalitateetatik abiatuz. Handik edo hemendik irtenbidea ematen saiatu izan dira, horrek asko lagundu

du elementu bakoitza era indibidualean eta partzialean ikusteko, eta era berean, kalitate guztiak modu

globalean eta elkardependentzian ulertzeko.

Orain arte esandako guztirako, hau da emaitza horiek erdiesteko, ikastaroaren

intentsibotasuna. Hamar egunetan berrogei eta hamar ordu egon gara elkarrekin (hori ikastaroari

berari dagozkion orduak soilik aintzat hartzen baditugu, zenbaitetan bazkalorduetan-eta elkarrekin

izan gara ere), eta bai hizkera berriaz bai bide berriaz blaitu direla esango nuke. Guk zabaldu nahi

genuen kontzeptzioarekin –hasieran oso arrotza egiten zitzaiena- gustura aritu dira, eta tresna

berritzat hartu dute. Azken baten, ikastaroak ekarria egin die/digu maila pertsonalean (norberari berea,

noski), eta horrek ezinbestean onurak ekarriko dizkie Kultur tailerrak dinamizatzeko orduan.

Dena dela, ikastaroaren argazki orokor hau osatu beharko da suspertzaile bakoitzaren inguruan

dudan ikuspegiarekin, banan-banako balorazioarekin, alegia.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!