26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eranskinak:agiriak 410

nuen. Halere, saioa bukatu orduko arreta biziko egoera horretatik alde egin nuen, hustuta utzi ninduen

lehenengo saioak, eta ordua bai nire buruari galdetu nion: “Nola joan duk gaurkoa?”.

Bada, oso gustura atera nintzen. Nire burua lasai eta ziurtasunez ikusi nuen, konbentzimendu

osoz. Proiektua ongi kokatu nuen, eta sostengu eta lasaitasun sentsazioa transmititu nien

suspertzaileei. Sentsazio horrekin geratu nintzen behintzat. Ikastaroaren oinarria ongi finkatuta utzi

nuen nire aburuz. Horrek guztiak bidea asko erraztu zidan ondorengo egunei begira. Nolabait esate

arren, ikastaroaren hasieran nituen hainbat kezka joan zitzaizkidan hasierako saioa eta gero, batez

ere niri zegozkidanak (“nola egongo naiz?”, “gai izango al naiz bide berri honetan gustura

aritzeko?”...). Nahikoa ziur ikusi nuen nire burua kalitate bakoitzaren ariketak aurrera eramateko.

Halere, esperimentatzera gindoazenaren bidez suspertzaileen iguripenak beteko ziren edo ez

ezin nuen ziurtatu, eta ez nuen hain argi, hori guztia ikastaroa aurrera joan ahala ikusi behar nuen.

Dena den, ni ziur egoteak gainontzeko guztia erraztuko zuela argi ikusten nuen.

Lehenengo egunean oinarria ongi finkatzeak garrantzitsua izan zen. Proiektua ongi azaltzea,

testa zergatik egin genuen argitzea, elementuak adibideen bidez esplikatzea... ondorengo bidea asko

erraztu zuen.

Hortik aurrera, beraz, eta nire ustez, gutxinaka-gutxinaka suspertzaileek egiten ari ginenari

balio eta erabilgarritasuna aurkitu diote. Ohiko ikastaro bat jasoko zutenaren inpresioarekin etorri

ziren, nire aburuz; horrela, Kultur Tailerrak nola planifikatu behar diren zehatz-mehatz, gazteen

psikologia nolakoa den, egoera jakin bat eman ohi denean zein den irtenbide zehatza eta bakarra...

eta era horretako edukiak landuko genituela irudikatu zuten. Are gehiago uste dut nik, klase

magistralak jasoko zituztela, eta ezer berririk ikusiko ez zutela, berria zen zerbaitekin ez zirela

topatuko. Hau da, beste ikastaroetan edo ikasketetan (begirale ikastaroa, pedagogia, psikologia,

magisteritza...) jasotakoa, modu batera edo bestera, errepikatuko genuela.

Horrela, lehenengo bi egunetan batez ere, berritasunak eta ez ohikotasunak sortzen duten

sentsazioa izan zutela. Suspertzaileek espero ez zutena jasotzen ari zirenez, beraien buruei galdera

hau egiten zioten: “Zertarako da hau guztia?”. Galdera edo inpresio horren erantzunak bi modutan

sailka daitezke; hots, egoera horrek hezitzaileen artean sortzen zituen sentsazioak bi hauexek ziren,

ñabardurak-ñabardura: alde batetik “Ez dut uste hemen probetxuzko gauzarik egingo dugunik, erabat

arrotza egiten zait hau guztia” bezalakoak pentsatzen zutena; eta, bestetik “Hau guztia berria da, ez

ohikoa, probatzeak merezi du”.

Dena dela, egunak aurrera joan ahala, denek gutxi-asko, antzeko inpresio eta sentsazioarekin

gelditu ziren (argi gera dadila suspertzaile batetik bestera ñabardurak egongo direla, jakina; eta horiek

kide bakoitza banan-bana aztertzen dugunean kusiko dugu): bost elementuak baliagarriak direla

norberaren alderdi psikologikoak eta ingurukoekin nola erlazionatzen garen ulertzeko, eta aplikagarrik

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!