26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri teorikoak 30

“Las representaciones de pasos intermedios, que hemos guardado y que ahora necesitamos

inspeccionar con el fin de traducirlas a cualquier forma simbólica que requiere proseguir con

nuestras inferencias lógicas se desvanecerán simplemente de la pizarra de nuestra memoria. Las

perderemos de vista. La atención y la memoria funcional tienen una capacidad limitada” (Damasio,

1996:165).

Horrekin batera, edozein hezitzailek daki bere eguneroko praktikan aurkitzen dituen

arazoak maiz lanbrotsuak direla, eta neurologiak gure garunean ere modu horretan agertzen

direla frogatu du:

“Los componentes claves se desarrollan en nuestra mente de forma instantánea, esquemática, y

en la práctica simultáneamente, demasiado deprisa para que los detalles estén claramente

definidos” (Damasio, 1996:165; letra etzana gurea da).

Horregatik guztiagatik, hezitzaileak aurrean duen egoeraren edozein azterketa analitikori

eta arazoaren ebazpen razionalari heldu baino lehen, oso garrantzitsua den zerbait

gertatzen da: aukera jakin baten aldeko hautuaren posibilitatea gure gogamenean agertzen

denean, nahiz eta oso iragankorra eta laburra izan, eta balizko emaitza “txarra” denean, gure

baitan sentimendu desatsegina esperimentatzen dugu (Damasio, 1996); eta alderantziz,

balizko emaitza “ona” denean, sentimendu atsegina. Esan nahi duguna da, gorputzak

egoeren aurrean erreakzionatzen duela, bere erantzun propioa emateko gai dela, eta horren

arabera jarrera jakinak hartzen dituela. Horrek guztiak, beraz, emozioaren inguruan esan

dugun guztia sakontzen du, eta gorputza erdi-erdian kokatzen dugu. Azken batean,

gorputzaren bidez balizko emaitzaren gogamen-irudi bat egiten dugu. Zertarako da

baliagarria? Bada, alarma-seinale automatiko gisa funtzionatzen du. Ondorioz, hezitzaileak

egin dezakeen ekintzak emaitza “txarra” ekar baldin badezake, honako mezu bat azaleratzen

du markagailu somatikoak, gorputzak, alegia: “Kontuz sor daitekeen arriskuarekin emaitza

jakin horretara eramaten duen aukera hautatzen baduzu”. Gorputz-seinaleak ekintzaren

norabidea berehala errefusatzera eraman gaitzake, eta beste alternatibak bilatzera bultzatu.

Ikus dezakegunez, hori guztia lotuta dago eboluzioak organismoaren biziraupenerako eman

digun mekanismoarekin; hots, gorputza emozioen agertoki gisa irudika dezakegu. Beraz,

hitzok oso aintzat hartu behar ditugu, hezitzaileon praktika etikoaren nondik norakoa, eta

muina bera, ulertu nahi badugu; hau da, nola hartzen ditugun erabakiak heziketa unean:

“La señal automática nos protege de perdidas futuras sin más discusión, y entonces nos permite

elegir a partir de un número menor de alternativas. Todavía queda margen para emplear un

análisis coste/beneficio y la competencia deductiva adecuada, pero sólo después de que el paso

automático reduzca drásticamente el número de opciones (...) Los marcadores somáticos

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!