26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Eranskinak:agiriak 407

Suspertzaileak arazo latzak ditu egitasmoak ezartzen dituen baldintzak errespetarazteko,

baita tailerretako gaztetxoen artean adostutako arauak betearazteko. Horrek guztiak samina

eta ezinegona eragiten dio.

LURRAtik abiaraz dezakegu oreka. Hezitzaileak bat egiten badu bere sentimendu eta

sentsazioekin ohartuko da baldintzak ez betetzeak ezinegona eragiten diola, eta gustura

egoteko horiek errespetarazi behar dituela. Duen lur ona aprobetxatuko du metala elikatzeko.

3. Kasua

URA DESOREKAN (Ur gehiegi)

Hezitzailea beti berritzen dabil. Adostutako tailerrak ez ditu aurrera eramaten, planifikatutakoa

ez du errespetatzen ideia berriak bururatzen zaizkiolako eta horiek praktikan jarri nahi

dituelako. Hori guztia gazteei iritzia eskatu gabe egin ohi du, horrela horiek ez dakite zer

egingo duten tailerrean hara iritsi arte.

Egoera honen aurrean gainontzeko hezitzaileak METALA aktibatu beharko liokete. Hau da,

hezitzaile horrek duen metal ona erabil dezala bultzatu, esanez gaztetxoekin hitzartutako

tailerrak aurrera eraman behar direla, zorrozki bete behar direla horiek. Betiere, aldaketak

sartzea posiblea dela esanez, hori bai gaztetxoekin hitz egin ostean.

Beraz, metala gehiegizko ura apal dezake, sormenerako eremua zedarritzen baitu.

4. Kasua

LURRA DESOREKAN (Lur gutxi)

Hezitzailea urduri samar aritzen da tailerretan. Bere burua ez du unean uneko egoeran eta

beti dabil gero edo datorren astean zer egingo duten pentsatzen. Horrek guztiak urduritasuna

ematen dio, eta larritzen da sentsazio hori gaztetxoei transmiti diezaiekeelako.

Balizko irtenbide bat SUAren kalitatetik etor dakiguke. Suspertzaileak hitza erabil dezake bere

sentsazioak taldeari –gaztetxoei- adierazteko. Norberaren sentimenduak ondokoari

adierazteak, lagunaren aurrean hustutzeak lasaitasuna dakar. Hezitzaileak bere egoeraren

berri gazteei ematerakoan ziur aski lasaituko da, taldera zuzenduko delako babes bila.

5. Kasua

SUA DESOREKAN (Su gehiegi)

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!