26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eranskinak:agiriak 406

Hamabost minutuen ostean, lagunek posizioak aldatuko dituzte.

Bost harremanbideen arteko elkarrekintza

Atal honetan asko luzatuko ez bagara ere, ikastaroan ikusitakoa gogoan hartuko dugu. Izan

ere, orain arte kalitate bakoitza modu isolatuan aztertu arren, guztien artean sare bat

ehuntzen dute, harremana dute eta elkarrekintzan ari dira. Beraz, gure egitekoa Kultur

Tailerretan izango da azaltzen zaizkigun arazoak bost osagai horien harremanaren bidez

irtenbidea ematea. Lehenik arazoaz edo egoeraz jabetuko gara, eta gero, modu praktiko

batez, irtenbide bat ematen saiatuko gara. Azken batean, elementu edo kalitateren batean

hutsune bat sumatzen dugunean nola bete dezakegu beste energietatik abiatuz.

Hortaz, ondorengo lerrotan ikastaroan aztertutako kasuak azalduko ditugu eta emandako

balizko irtenbidea. Jakina bide hau luzea izango da eta herriz herri egingo dugun jarraipen

teknikoaren bidez osatzen joango gara, errealitatea orain azalduko ditugun kasuak baino

korapilotsuagoa agertzen baitzaigu begien aurrean. Orain trebetasunen arteko harremana

ikustea baino ez dugu nahi.

Gogoratu honako egoera bat marrazten genuela: suspertzaileak hutsune bat du, desoreka,

kalitateren batean, gainontzekoak ondo ditu, orekan; beraz nola lagundu oreka lortzen ongi

dituen osagaietatik abiatuz. Balizko egoera bat irudikatuko dugu, beraz.

Ikus ditzagun adibideak:

1.Kasua

EGURRA DESOREKAN (Egur gutxi)

Kasu honetan, hezitzaileari kosta egiten zaio tailerretako jarduerak lotzea. Horien antolaketak

eskatzen duen ahaleginaren aurrean lotuta gelditzen da.

Horren aurrean, balizko irtenbidea SUAk eman diezaguke. Hezitzaileak su ona duenez,

gaztetxoekin hartu eman egokia edukiko du, beroa eta gertukoa. Beraz, zuzenean laguntza

eskatuko die; hots, egin behar diren jardueren antolaketa denon artean egitea.

2. Kasua

METALA DESOREKAN (Metal gutxi)

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!