26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Eranskinak:agiriak 404

azaltzen dituenean zer-nolako sentsazioa dugun bizi nahi dugu. Muga eta arau gutxi, baina

argiak maite ditu metalak.

Horretarako bikoteka jarriko dira kideak. Lagunetako bat lurrean etzango da eta begiak itxiko

ditu. Hasierako hamar minututan bere gorputzaren sentsazioaz jabetzen saiatuko da, hau da

lurraren kalitatea landuko du. Horretarako, lagunak eskuak ipiniko dizkio gorputz atal

ezberdinetan kontaktua senti dezan.

Ondoren, lagunaren mugen bila abiatuko da. Hots, begiak irekita duenak presio gero eta

handiagoa ezarriko du etzanda dagoen lagunaren gorputzean, horrek gehiegizko presioa

sentitzen duenean “ez!” garbi batekin adieraziko dio lagunari; bere muga fisikoa hori dela eta

nahikoa dela adieraziz. Presio hori hainbat tokitan egin daiteke: bizkarrean, eskuetan,

besoetan, hanketan, oinetan, aurpegian, lepoan...

Argi geratu behar dena hauxe da: etzanda dagoen lagunari bere barnetik ateratako ezetza

borobila entzun behar duela lagunak; barru-barrutik esaten diola nahiko dela. Hau da, min

fisikoa eragozteko muga non dagoen esaten diogu lagunari. Argi eta garbi.

Komenigarria da presioa egiten dugunean denbora dosifikatzea. Esan nahi baita, mugarekin

topo egin dugunean lagunak halaxe adierazi digulako, bizpahiru minututan kontaktuan arituko

gara, berriro mugaren bila abiatu baino lehen; izan ere, ariketa honetan ez baitugu nahi

uneoro mina sentitzea, muga argiro adieraztea baizik.

Hogei minutuz egongo gara horrela, ondoren kideak beraien egitekoa trukatuko dute.

2.- Mugak zabaltzearen esperimentazioa: atal teorikoan aipatu dugun legez malgutasuna

eta zorroztasuna nahasten ditu Metalak mugei dagokionez. Zorroztasun-malgutasun jokoa eta

erlazio ulertzeko bideratuta dago oraingo hau.

Ariketa honetan mugak zabaltzearen ideia esperimentatu nahi dugu. Mugak ezartzea eta argi

eta garbi adieraztea funtsezkoa bada ere, horiek zabaldu daitezke.

Teknika hau ere binaka egingo dugu, eta aurrekoaren hasiera berdina du: lurra hartuz hasiko

gara. Ondoren honako progresioa dauka:

a) Lurra ematen ari den lagunak gero eta presio gehiago egingo du. Horrela, begiak itxita

dituenak nahiko dela esango dio muga-mugara iritsi baino lehen, hau da presioa

jasangarria denean oraindik. Begiak itxita dituenak lagunari gelditzeko esango dio muga

fisikora iritsi baino lehen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!