26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Eranskinak:agiriak 403

8.- Antzerki negoziatua: erabaki negoziatuak hartzea egurraren ezaugarrietako bat da. Hori

lehen aipatu badugu ere, dinamika honen bidez berriro esperimenta dezakegu. Erabakia

hartzerakoan egurra ez da geldituko lotuta, erabakia hartzearen egoerari mugimendua

ezarriko dio.

Taldea bost talde txikietan banatuko dugu. Talde txiki bakoitzari antzerki bat prestatu behar

duela esango zaio, bost minutuko antzerkia hain zuzen ere. Gaia honako hau izan daiteke:

ikastaroa; hots, ikastaroa bera nola bizitzen ari diren antzeztu dezakete (edo besteren bat).

Prestatzeko denbora eman eta gero –hogeitamar minutu inguru-, hezitzaileak bi antzerki baino

ez ditugula ikusiko esango du, hau da, bost taldeetatik bik baino ez dutela antzeztuko. Denon

artean adostu beharko dute zein taldek aurkeztuko duen bere lana. Hori egiteko honako

irizpide edo arau hauek zorrozki bete beharko dituzte, eta horiek bermatzeko ardura

hezitzaileak hartuko du:

- Zein taldek antzeztuko duen erabakitzeko zoriak ez du tokirik izango. Esan nahi baita

zozketaren bidez ezingo dutela erabakia hartu.

- Erabakiak arrazoituta izango dira, hau da, egiten diren argudioak oinarria eduki beharko

dute.

- Denon arteko konponbidea lortu arte ez negoziazioa bukatuko. Denek hartu beharko dute

parte, eta ez du balioko posizio finkorik hartzea. Ez da onartuko eztabaidatik kanpo

gelditzea “gu bolondresak gara!” bezalakoak esanez.

- Negoziazioa hasi baino lehen hezitzaileak talde konplize edo laguntzaile bat hartuko du.

Horren eginbeharra gainontzekoak zirikatzea izango da, ematen dituzten arrazoien

zergatiak galdetuz.

- Azkenik, guztiek adostutako bi taldeek prestatutako lana antzeztuko dute.

9. Ahaleginaren eta estrategiaren sentsazioa: ariketa egingo duena hanketatik eta

besoetatik hartuko dute gainontzekoek. Era horretan, pertsonak hamar-hambost metroko

ibilbidea egin beharko, horixe izango da bere helburua, lagunek ezartzen dioten erresistentzia

gaindituz, jakina. Ondorioz, estrategiak erabili beharko ditu, indar soila eta hutsa baino

gehiago. Laguna lotzen ari direnei esango diegu euren erresistentzian oreka azal dezatela:

lotuta dagoena bere indarra erabil behar izatearen eta erabat mugitu gabe utziko ez duenaren

artean. Tartekoa.

METALA

1.- Masaiaren bidez muga azaltzea: teknika honetan muga fisikoa aurkitzea izango da

helburua. Hau da, norberak bere mugak argi eta garbi, zorroztasunez eta gardentasunez

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!