26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eranskinak:agiriak 402

Hortaz, hori guztia bizitzen saiatuko gara hemen.

6.- Etengabean hitz egiten aritzea: zailtasunak zailtasun egurrak horiek gainditzeko indarra

du, ez da lotzen oztopoekin eta mugimendurako beharra duenez, horiek saihesten eta

gainditzen saiatzen da nola edo hala. Zailtasunak eta trabak agertu ahala irtenbideak ematen

jardutea gustukoa du. Hori guztia esperimentatzeko ariketa egokia da hauxe.

Taldeko lagun bakoitzari bost minutuz hitz egiten aritzeko eskatuko zaio. Arau bakarra hitz

jarioan etenik ezin duela eduki izango da. Nahi duenari buruz hitz egingo du bost minutuz eta

gelditu gabe. Horrela, geldiunerik egingo balu-edo hezitzaileak jarraitzeko eskatuko lioke,

modu honetara gutxi gora behera: “segi, segi, jarraitu istorioarekin!”. Hezitzaileak bermatu

behar du diskurtsoaren jariotasuna.

Hau da, istorioa kontatzen jarraitu ezin dugunean, nola edo hala saiatuko gara isilik ez

gelditzen; zirrikituren batetik aterako gara aurrera, ez gara lotuta geldituko. Horixe baita, lehen

aipatu legez, egurraren gaitasunetako bat, arazoen edo oztopoen aurrean lotuta ez gelditzea,

eta gainditzeko borondatea abiaraztea.

7.- Amore ematen jakitea: Amore emateak sortzen dizkigun sentsazioak nolakoa diren ikus

dezakegu teknika honen bitartez. Egurrak amore ematen badaki, hau da, saiatuko gauzak

lortzen eta ekintzak aurrera eramaten, baina egur onak jakin badaki atzera egiten, eta

horregatik ez du hondoa joko. Esperientziatik ikasteko aukera ematen digu egurraren

kalitateak.

Honelaxe egingo dugu horren guztiaren esperimentazio praktikoa. Hiru lagunez osatutako

taldeak egingo ditugu. Erdikoak begiak estalita edukiko ditu, beste biek eskutik helduko diote,

batak eskubitik, besteak ezkerretik. Zein da bi hauen egitekoa? Begiak estalita dituen

lagunetik tira egitea. Batek bere indarraren erdia egingo du beti, etengabean. Besteak ordea,

nahi duen moduan administratuko du bere indarra: orain asko tiratuko dut, orain gutxi, orain

ezer ez, orain bestearen berdina... Horrela, begiak itxita dituena sentsazio ezberdinak

esperimentatuko ditu eragiten dioten indarraren arabera: batzuetan korrika abiatuko da

indarren arteko desoreka handia delako, besteetan mugituko da baina alde biek tentsioa

eraginez, beste batzuetan geldirik egongo da bere bi lagunek indar bera egiten dutelako...

Interesgarria izango da ere jakitea bere indarraren erdia egiten ari denaren lagunaren

sentsazioak ezagutzea. Nola sentitu den indarra orekatua zenean, nola besteak indar gehiago

egiten zuenean, nola amore eman behar zuenean nahiz eta berak beti indarra jarri...

Hamar bat minutuz, gutxienez, arituko gara horrela. Ondoren kideak errolak aldatuko dituzte.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!