26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Eranskinak:agiriak 400

Binaka jarriko gara, zutik eta parez-pare. Kidetako batek begiak itxiko ditu, eta besteak eskutik

helduko dio. Azken horrek begiak irekita mantenduko ditu ariketa osoan zehar, eta bera

izango da gidaria, beste lagunak erritmoa eta norabidea jarraituko ditu besterik gabe. Honako

urrats hauek emango ditugu:

a) Lehen-lehenik eskuen kontaktua sentituko dugu. Begiak itxita dituen lagunak arnasa

hartuko du, eta bestearen eskuak sentituko ditu. Gauza bera egingo du gidariak. Bi minutu

inguru egongo gara horrela.

b) Ondoren, gidaria besoak mugitzen hasiko da. Hasieran erritmo geldoa izango da, eta

pixkanaka azkartzen joango da, baina abiadura bizia hartu gabe. Begiak itxita dituenak

bere eskuak eta besoak lagunak ipintzen dion erritmoan eramaten utziko ditu. Besoen

etengabeko mugimendua behar du egon: zirkularra, ezker-eskuin, norabide

aldakorrekoa... Behin erritmo jakin bat hartuta –jariotasuna edukiko du, ez da izango oso

motela, ezta abiadura bizikoa- gidariak horixe mantenduko du, mugimenduak aldatuz.

Hamabost minutuz arituko gara horrela

c) Orain dantzan abiatuko dira biak, hau da, gidaria, besoetako mugimendua eten gabe,

ibiltzen hasiko da gorputz osoko mugimendua abiaraziz. Begiak irekita duena dantzaren

gidaria izango da, eta bere laguna dantza horren jarraitzailea. Beraz, espazio osoan

egingo den dantza modukoa izango da. Hamabost minutu arituko gara.

d) Poliki-poliki dantzaren erritmoa jaisten joango gara, gelditu arte, halere besoen

mugimendua ez, horien dantza mantenduko dugu. Azkenik, poliki-poliki horiek ere

geldituko ditugu. Eskuak askatu, eta lagunari begiak irekitzeko esango diogu.

Garrantzitsua da oso denbora guztian isilik egotea eta elkarrekin ez hitz egitea, argibideak

hezitzaileak emango ditu. Ondoren, errolak aldatuko ditugu.

Ariketa honetan etengabeko mugimenduak sortzen duen sentsazioa esperimentatzea nahi

dugu.

3.- Lozorrotik mugimendura: egurrak duen ekintzarako grina sentitu nahi dugu oraingoan.

Erronkak maite ditu egingarriak ikusten dituenean eta orduantxe pizten zaio hain berezkoa

duen ekintzarako gogoa. Horretarako, lozorro egoeratik ekintza egoera batera igaroko gara.

Lehen-lehenik, lozorrotik atera eta gero egingo ditugun hiru ekintza erabaki behar dugu.

Errazak izango dira eta gauden espazioan egin daitezkeenak. Etxean baldin bagaude, esate

baterako, leihoak ireki, sukaldean erratza pasa eta garbigailua martxan jarri izan daitezke.

Beste espazio batean egonez gero (gela batean, mendian...), eskaintzen dizkigun aukeren

arabera erabakiko dugu.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!