26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eranskinak:agiriak 399

Hortaz, kanpokoek ziurtatu behar dute erdikoa etengabean mugitzen egongo dela, eta babesa

emango diote; era horretan, erdiko lagunak alde batetik bestera joatearen sentsazioa izango

du, hau da etengabeko jarioan ariko balitz bezala. Ariketa honetan garrantzitsua da oso erdiko

lagunak poliki-poliki besteekiko konfiantza hartzen joatea (lurraren garrantzia), ondoren

mugimendu biziagoak eta sentsazio berriak lortzeko.

4.- Modu ezberdinetara ibiltzea: uraren kalitateak hain gogoko dituen ez ohiko formak

esperimentatzeko ariketa da hau. Horretarako norberaren burua aske samar utziko dugu,

kontrol arrazionaletik kanpo batetik bestera ibiltzen.

Beraz, taldeko kide bakoitzak nahi duen erara ibiliko da, hori bai, ez ohiko, berria, eta ez

arrazionala izango da. Gure ibileraren nondik norakoa ez dugu pentsatuko, berez ateratzen

zaigun moduan egingo dugu.

Beste aldaera bat honako hau izan daiteke. Hezitzaileak berak esango du zer-nolako ibilerak

hartuko ditugun eta talde osoak horixe egin beharko du. Honako forma hauexek izan daiteke:

- Mozkorra bageunde bezala ibiltzea

- Poltsikotan harria asko eta pisua edukiko bagenu bezala.

- Gure gorputzak pisurik edukiko ez balu bezala.

EGURRA

1. Hankekin dantza egitea: lagunarekin mugimenduan aritzean sortzen diguna

esperimentatzeko baliagarria zaigu ariketa hau.

Binaka egiteko ariketa da hau. Bi lagunek buruz gora etzango dira hankak parez-pare

dituztela. Belaunak flexionatuko dituzte eta oinak elkarri ukituko dizkiote, hau da, bi lagunen

oinak kontaktuan egongo dira. Horrela, batek hankak mugituko ditu dantzan egongo balitz

bezala, eta besteak erritmoa segi baino ez du egingo. Batek gidaritza eramango du, eta

besteak bere burua eramaten utziko du lagunak jartzen duen erritmoaren arabera.

Etengabeko mugimendu horretan, nolabaiteko dantza sortuko da. Batek eramango du

gidaritza eta besteak jarraituko dio. Gero errolak aldatuko dituzte, baina hitzik esan gabe eta

gelditu gabe, mugimenduaren zurrunbiloan bertan aldatuko dituzte eginkizunak. Ariketa osoan

zehar begiak itxita mantendu behar dira. Hogei bat minutuz arituko gara.

2.- Eskuekin eta gorputzarekin dantza egitea: Egurraren kalitatea esperimentatzeko ariketa

egokia da hau: mugimendua, ariketa, aldaketa eta besteekin batera lanean aritzea.

Etengabeko mugimenduan eta besteekin batera.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!