26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eranskinak:agiriak 398

Ariketa honen bidez sormenaren argiak nola funtzionatzen duen esperimentatu nahi dugu;

hots, uraren indarra bera. Izan ere, elkarrekin zerikusia ez duten bi hitz elkartuz gero, eta

horiekin istorio bat osatu behar izanez gero, orduantxe pizten zaigu irudimenaren indarra eta

sormenaren zirrara bi hitzon arteko parekotasuna erdiesteko. Multzo bat osatu behar dugu

(irudimenezkoa, fantastikoa), istorio bat, non bi elementu arrotzak elkarrekin egon daitezen.

Ez usteko egoerak, kasu honetan bezala, bat-bateko erantzuna ematera behartzen gaitu, eta

horretan aktibatzen dugu uraren kalitatea, gure barneko ezezagunaren ukituak blaitzen gaitu

instant batez. Hau da, ohiko testuinguruari egoera berri bat gehitzen diogunean,

freskotasunak eta berritasunak dakartena.

Binomio fantastikoaren ariketa honen bidez, hori esperimentatzeko aukera dago: elkarren

artean arrotzak diren bi elementuen arteko talkak sortzen du istorioa osatzeko indarra; hots,

uraren kalitatea esperimentatzeko aukera.

2.- Berezkotasun osoarekin ibiltzea: ez ohiko den moduan ibiltzen saiatuko gara oraingo

honetan. Bat-batean ateratzen zaizkigun mugimenduekin bat egin eta horiek egingo ditugu,

hau da, berezko moduan ibiliko gara, espontaneoan, ez ohiko jarduera balitz bezala.

Binaka egingo dugu ariketa hau. Lagun batek begiak itxiko ditu eta modu espontaneo batean

ibiliko da, nahi dituen mugimenduak egingo ditu, bere gorputzak pisurik edukiko ez balu

bezala eta nora ezak markatzen dion bidea jarraituko du. Besteak sostengua emango dio.

Eskua sabelaldean ipinita balizko arriskuetatik babestuko du. Ez du gidariaren lana egin

behar, babesa baino ez du emango, hori bai arriskua oso handia denean (zuloren bat,

amildegiren bat, horma bat...) orduan bai norabidea aldatuko duela.

Begiak itxita dituen lagunak bere sentsazioek eta gorputzak gidatuta joan behar du, ez

pentsamenduak marrazten dion bidetik. Izan ere, ohiko hautematetik eta ezagutzatik at

dagoena esperimentatu nahi dugu inolako arriskurik gabe, horiek saihesteko laguna baitugu.

Ordu erdiz luzatu dezakegu ariketa hau, ondoren kideak errolak aldatuko dituzte.

3.- Berezkotasuna zirkuluan: aurrekoaren sentsazioa esperimentatzeko ariketa da hau: ez

ohiko jarduerek sorrarazten digutena.

Bost edo sei kideko taldeetan banatuko dugu taldea handia. Taldeetako kideak zirkulu bat

osatuko dute eta zutik egongo dira. Erdian lagun bar jarriko da, eta begiak estalita dituela bere

gorputza libre utziko du erortzen; horrela, zirkulua osatzen duten lagunek babesa emango

diote bere eskuekin helduz eta berriro indarra har dezan etengabeko mugimenduan aritzeko.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!