26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eranskinak:agiriak 397

Azkenik, bat egingo dute. Nola? Bada urreratzen elkarri joango dira –horretarako nik

lagunduko diet, begiak itxita edukiko baitituzte-, eta ixtearen mugimendua besarkada

batengatik ordezkatu beharko dute. Esan nahi baita, zabalpenaren ostean, itxi egingo dira,

ariketaren bilakaera jarraituz, baina elkarri besarkatuz, hau da, bat egingo dute orduan.

Organismo bat eta bakarra izango balira arituko dira, edo hori izango da esperimentazioaren

helburua. Horrela, erritmo bat eta bakarra hartuko dute, eta era horretan denbora tarte apur

bat egoteko eskatuko diet. Bi hezitzaileek bat egingo dute beraien erritmoarekin, Suaren indar

batzailea bizi ahal izateko.

8. Elkarren kontaktua: Kontaktua, Suaren kalitatetik esperimentatzeko. Hasieran binaka

hasiko gara begiak itxita ditugularik gelan zehar ibiltzen. Mantso eta gure sentsazioekin bat

egiten saiatzen gara: oinek zer ukitzen duten, gelan egon daitezkeen soinuak... Horrela, polikipoliki

besteenganako kontaktuaren bila goaz, hasieran ozta-ozta ukituko ditugu, baina

denborarekin kontaktuaren bila gero eta maizago joango gara. Ukipena edozein gorputz

atalarekin egin daiteke, halere, seguruenera, eta hasieran behintzat bizkarrarekin egin ohi da.

Bukaera aldera biok bat egingo dugu kontaktua galdu gabe. Beraz, ariketa honetan

kontaktuaren sentsazioa gutxitik gehiagora joaten da.

9. Arnasarekin bat egitea: oso ariketa egkia bat egitearen sentsazioa esperimentatzeko. Bi

lagun lurrean etzango dira, bata bestearen ondoan, parelelo. Lehenik, norberak bere gorputzsentsazioekin

beta egingo du, eta arreta arnasketara bideratuko du. Arnasaren erritmoan

gorputzean egiten duen bidean erreparatuko du. Horrela hamar bat minutuz egon ostean,

eskuak sabelaldean jarriko diote elkarri eta lagunaren arnasaren erritmoa sentutuko dute.

Egoera horretan daudelarik aransaren erritmo bera lortu beharko dute, hitzik esan gabe

jakina, bat egin arte. Bat egitean 20 minutuz egongo dira horrela, bai bestearen arnasa

sentituz, bai lagunaren eskua norbere sabelaladean sentituz. Batasun sentsazio indartsua

ematen duen ariketa da hau. Orotara, 45-60 minutuz luza dezakegu.

URA

1.- Binomio fantastikoa: taldeko kide bakoitza hitz bat esango du, hori bai besteek zein hitz

esan duten jakin gabe. Horrela, hezitzaileak elkarrekin zerikusia ez duten bi hitz hartu eta kide

bati eskatuko dio bi hitz horiekin istorio bat osa dezala, bain pentsatzeko denbora-tarterik

hartu gabe, alegia, hitzak entzun eta berehala hasiko da denon aurrean istorioa kontatzen.

Modu horretan, taldeko kide guztiak egingo dute ariketa hau, kide bakoitzaren hitzak

ezberdinak izango dira, jakina. Osatu behar duten istorioa nolabaiteko koherentzia izan behar

du, beraz ez da izango oso laburra, ezta luzeegia ere, hiru minutu inguru izatearekin nahikoa

da.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!