26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eranskinak:agiriak 396

c) Segidan, ahotsa sartuko dugu, hau da, erritmoa galdu gabe ahots soinuak sortuko ditugu

ere. Norberak berea. Kanta bat izan daiteke edo barru-barrutik sortzen zaigun hotsa.

Horrela, erritmoa eta ahotsa mantentzen saiatuko gara. Hamar bat minutuz egongo gara

modu horretan.

d) Denbora hori igaro ostean, begiak irekiko ditugu, eta norberak bere soinua eta erritmoa

mantenduz gainontzeko kideena nolakoa den erreparatuko dugu. Beste hamar minutu

iraungo du horrek.

e) Azkenik, eta hitzik esan gabe talde osoak erritmo eta soinu jakin bat hartu behar du eta

talde osoak horixe jarraituko du. Taldeak bat egin behar du ahots-soinuan eta erritmoa;

izan ere, bat eta bakarra izango baita. Modu horretan hamabost minutuz arituko gara.

6.- Soinua eta hotsaren bidez lagunarekin bat egitea: Aurreko ariketen ildotik doa. Binaka

jarriko gara, eta bikote bakoitza erritmo (txaloak, esku-hotsak hanketan, oinen soinua...) edota

ahots-soinuren bat (abesti bat, ahotsarekin egindako soinuak...) hautatuko du. Era horretan,

begiak estaliko ditugu eta kideak gelan edo ingurunean zehar barreiatuko dira. Horrela,

suspertzaileak agintzen duenean, bakoitzak lagunarekin hitzartutako soinua edo erritmoa

egiten hasiko da. Helburua laguna aurkitzea da soinu eta hotsen bidez. Topatzerakoan

hiruzpalau minutuz arituko gara erritmoa eta hotsekin begiak ireki gabe. Gainera, horrela

gaudela lagunari gauzak transmititzen saia gaitezke, hau da, hitzik gabe komunikatzen.

Hasierako aldaera binaka egiten badugu ere, gero hirunaka eta launaka ere egin dezakegu.

7.- Bestearekin bat egitea: Hasieran binaka egingo dugu ariketa hau. Ondoren taldeka egin

daiteke ere.Bihotzaren mugimenduak islatzen ditu ariketak. Itxi eta ireki mugimenduen bidez

gauzatzen da. Bihotzak bi mugimendu dituen bezalaxe (zabaldu eta uzkurtu), ariketa honetan

hori islatzen saiatuko gara. Norberaren baitatik bestera irekitzea baita trebetasun honen

nolakotasuna.

Begiak itxita dituztela une horretako sentsazioarekin bat egiteko eskatuko diet hezitzaileei:

arnasa antzemateko, beraien postura aulkietan, soinuak... tarte bat horrela egon eta gero

itxi/ireki mugimenduarekin hasteko esango diet. Hau da, uzkurtzea, gorputza biltzea; eta,

ondoren irekitzea: besoak zabaltzea erabat. Mugimendu horri arnasketarekin lagunduta joan

behar du: ixterakoan arnasa hartu, eta zabaltzerakoan bota. Norberak bere erritmoa har

dezala esango diet, eta sentitzeko gorputza nola biltzen eta zabaltzen den, bi mugimendu

horien kontzientzia beregana dezatela eskatuko diet hezitzaileei.

Ondoren gauza bera egiten jarraituko dute, baina zutik daudela. Hurrengo urratsa

mugimenduan hastea izango da; hots, gelan zehar oinez ibil daitezela, itxi/ireki mugimendua

inoiz eten gabe.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!