26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eranskinak:agiriak 394

b) Eserita gaudela, altxa eta ibiltzen hasiko gara, hori bai begirada lagunen aurpegietara

zuzenduko dugu. Gure begiek ez dira zuzenduko paisaiaren xehetasunetara edota lekuaren

ezaugarrietara, lagunen begietara baizik. Lehen bezala ez gara lotuko kide jakin baten

aurpegiarekin, une bateko begirada baino ez da izango, eta beste lagun batengana

zuzenduko gara. Hori guztia ibiltzen gaudela egingo dugu, mugimenduan. Hogei bat minutuz

arituko gara.

c) Ibiltzen jarraitzen dugula, begiradarekin lagun bat hautatuko dugu eta etengabean bere

aurpegiari so egingo diogu. Beraz, oraingoan bikoteka begiratuko diogu elkarri, eta ibiltzen ari

garela inoiz ez dugu galduko lagunaren begirada eta inoiz ez dugu desbideratuko gurea.

Hamabost bat minutuz arituko gara horrela.

d) Bikote bakoitza gerturatu egingo da eta elkarri ukitzen hasiko da, gauzak esango dizkiote

elkarri baina kontaktuarekin: muxu bat, eskua bizkarrean jarrita, irribarrea... Hori bukatuta

ahotsa sartuko dugu; hau da, elkarrekin hitz egiten hasiko dira, nahi duten gaiari buruz.

Hizketa saioa bost minutuz iraungo du gutxienez.

4.- Emozioen somatizazioa: nerabeen animu egoera arruntak errepresentatuko ditugu.

Hezitzailea egoera enpatikoa lortzea garrantzia handia du gurean, gaztetxoen emozioak eta

egoera afektiboa ulertu ahal izateko. Zenbat eta gehiago ulertu gazteen emozioak hobeto

ulertuko ditugu tailerretan eman ohi diren egoerak.

Horretarako guztirako gazteak nola sentitzen diren ulertu behar dugu. Gaztetxoek edukitzen

dituzte emozioekin zer-nolako sentsazioak dituzten esperimentatu behar dugu. Hau da,

nerabeek dituzten sentimenduak bizi behar ditugu.

Hori guztia lantzeko honako ariketa hau egingo dugu. Taldeko kide bakoitzak hainbat emozio

sentitzen dituenean zer-nolako gorpuzkera hartzen duen errepresentatuko du. Are gehiago,

bene-benetan sentitzen duenean egiten duena egingo du. Ez du egingo nerabeek egingo

luketena, berak bere larruan sentitzen duena baizik. Norberaren emozioen bizipenetatik

abiatuz uler baititzakegu ondokoarena. Esan nahi baita, nik euforia inoiz bizi ez badut nahikoa

zaila egingo zait ondokoa ulertzea hori esperimentatzen duenean eta sentsazioen bidez

aditzera ematen duenean.

Emozio bakoitzak denok aldi berean biziko dute, baina norberak bere erara. Horrekin batera

doaz, normalean nerabeek izaten dituzten gorputz espresioak. Izan ere, emozioak eta

gorputzak bat baitoaz, sentimenduek adierazpen somatikoa dute.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!