26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eranskinak:agiriak 393

laztantzen zaituzte, ondo eh?! Hori bai, noizean bai birusen bat edo beste sartzen dizute hor

duzun aho horretatik. Baina zuri bost axola, okerreren bat egiten baduzu ez dituzu azalpenik

eman behar, eta ez zaituzte gaizki tratatuko erabiltzen zaituenak zure behar larria baitu. Beno,

eta gainontzean zer berri? Zerbait kontatuko didazu, ezta?”

Objektu batekin egin ostean bigarren bat ere aukera daiteke eta ariketa bera egin. Objektu bat

baino gehiagorekin aldi berean egin dezakegu.

2.- Hitzaldia: aurrekoaren oso antzekoa da. Oraingo honetan ordea, objektuari esan behar

dioguna aldez aurretik egituratuta badugu gutxi gorabehera. Horrela, gure diskurtso inor baino

lehen hiru lorontziei zuzenduko diegu. Gure aurrean, parez-pare, jarriko ditugu eta pertsonak

izango balira bezala hitz egiten hasiko gara, betiere, eta hau oso garrantzitsua da begirada

lorontziei zuzenduta. Demagun hitzaldi bat eman behar dugula, edo ahozko azterketa bat

dugula, edota bankura joan behar dugula eta azalpena behar duen zerbait eskatu behar

dugula. Honelako zerbait izan daiteke:

“Kaixo, egunon hiruroi (ukitzen ditugu eskua emango bagenie bezala). Begira kontutxo batekin

etorri naiz zuengana…”

Jakina lorontziak izan beharrean bestelako objektuak izan daitezke, garrantzitsuena da,

aurreko ariketan bezalaxe, bizirik egongo balira bezala jokatzea.

3.- Lagunarekin bat egitea: ondokoari begirada inuzentea zuzentzen diogunean, eta berak

guri, zer sentitzen dugun jakin nahi dugu ariketa honen bidez. Suaren kalitateak begirada

garbia baitu. Ez du gustukoa jendea larrutzea eta den bezala onartuko du. Horretaz gain,

ariketa honek ea lagunarekiko gertuago sentitzen garen jakiteko aukera emango digu.

Taldea borobilean eseriko da. Hasteko norberak bere gorputzaren sentsazioak zeintzuk diren

esperimentatuko du, horretarako lurra hartuko du. Arnasa hartzen hasiko dira begiak itxita

dituztela, pentsamenduekin lotu gabe. Bost minutu igaro ostean taldeko gidariak begiak

irekitzeko eskatuko die, eta honako garapen hau edukiko du ariketak:

a)Kide guztiek elkarri begiratuko diote aurpegira. Begirada taldeko partaide guztien aurpegira

zuzenduko dugu, baina ez gara asko lotuko aurpegi bakoitzarekin, unez batez begiratuko

dugu eta beste baten bila joango gara. Gure begiradak ez du izan behar oso zorrotza, baina

ez dugu besteen aurpegiak saihestu behar, tarteko zerbait izan behar du. Begirada lasaia, une

batez lagunaren aurpegiari so eginez, baina laguna deseroso senti ez dadila, ondoren beste

lagun baten bila joango gara. Era horretan, batzuetan elkarri begiratuko diogu eta besteetan

ez: lagunari begira egongo gara, baina berak, agian, beste batekin egon daiteke. Lagun

guztiengan zuzenduko dugu gure begirada. Hamabost bat minutuz egongo gara horrela.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!