26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eranskinak:agiriak 391

Hortaz, atzera ibiliko gara lagun baten laguntzarekin. Ariketa isiltasun osoan egingo da,

gainontzekoak bezalaxe, jakina, kontzentrazioa eta sentsibilizazioa eman daitezen. Laguna

edo gidaria atzeraka ibiltzen ari denaren aurrean jarriko da, aurpegiz-aurpegi metro bateko

distantziara. Horrela, gidariak bidean egon daitekeen zailtasunen bat ikusiko balu eskukeinuen

bidez adieraziko lioke atzeraka doanari: ezkerrera joateko, eskuinera edo gelditzeko.

Atzeraka ibiltzen ari dena ez du inoiz burua itzuliko, lagunaren esku-keinuen bidez baino ez da

gidatuko. 20 bat minutuz praktikatuko dugu, ondoren errolak aldatuko ditugu.

Praktika hartzen goazen heinean zailtasuna areagotzen joan gaitezke: azkarrago egin,

denbora luzeagoan...

Teknika honetan zorrozki errespetatu behar dena da atzera ez begiratzea, bestela berriro

egokitu beharko ginateke esperientziara. Azken batean, lehen aipatu bezala, segurtasun

sentsazioa da esperimentatu nahi duguna, segurtasun hori begiek ez beste estimuluek

emango digute. Beraz, ez gara egongo ez erabat erlaxatuta ezta tentsioan ere, tarteko

egoeran; nolabaiteko tentsio-erlaxatua dei geniezaiokeena, hau da, arretatsu, baina ez lotuta

eta geldituta uzteko adina, ezta erlaxatuta erabat non pentsamenduek gurean lekua hartzen

duten. Tono egoera da behar duguna. Azken horrek barne-elkarrizketarik gabe egoteak asko

erraztuko luke.

3.- a) Sostengua emateko gorputz ariketa: lagunak ematen digun ziurtasuna sostengua eta

konfiantza esperimentatzeko teknika dugu hau. Sostengu horrek ziurtasuna emango digu, eta

gure barneko sentsazioekin bat egitea.

Bi lagunek egiteko teknika da hau. Horietako bat gidaria edo laguntzailea izango da, bestea

begiak estalita edukiko du. Elkarren artean ezingo dute hitz egin. Horrela, begiak estalita

daramana ibiltzen hasiko da erritmo jakin batean. Gidariak esku bat sabelaldean ipiniko dio

eta horrekin sostengua eman; era horretan, arriskuren bat ikusten badu gidariak lagunaren

norabidea aldatuko du kontaktuan duen eskuarekin. Izan ere, gidariak sostengua eta laguntza

eman behar baitio lagunari eskuaren bidez. 15-20 minutu igaro ostean errolak aldatuko

dituzte. Ariketa hau gela batean edo kanpoan egin daiteke. b) Aldaera bat honeko hau da:

lagunak besoak hormaren kontra jarriko ditu beste lagunari bizkarra emanez, horrela azken

horrek bere zama lagunaren bizkarraren gainean uztiko du. 10-15 minutuz egongo da bere

zamaren gorputz-sentsazioa dastatuz. Oso ariketa aproposa da, euskarriaren eta

sostenguaren sentsazioak bizitzeko. Ondoren jakina, posizioa trukatuko dute

4.- Egin egiteagatik: Hemen, lurraren kalitateak hain gustukoa duen helbururik gabeko

ekintza egitea zer den esperimentatzea izango da xedea. Hau da, jardueraren helburua bere

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!