26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eranskinak:agiriak 390

distantzia lauzpabost metrokoa izango da. Binaka egiteko ariketa da, beraz. Gainontzean

arreta ibilbidearen ezaugarriak bere horretan mantendu behar dira. Aurrekoan bezalaxe nahi

adina luzatu dezakegu teknika honen bilakaera, baina ikastaroari begira ordu erdiz arituko

gara, ondoren kideek errolak aldatuko dituzte.

Arreta ibilbidea lagunarekin eta begiak estalita: aurrekoaren aldaera bat da. Lagunak

markatuko digu ibilbidearen norabidea eta erritmoa, eta gu begiak zapi batez estalita

eramango ditugu. Horrela, lagunari jarraitu ahal izateko berak egiten dituen urrats-soinuetaz

baliatuko gara, gure arreta edo energia psikiko guztia horretara bideratuko dugu.

Komenigarria da gidariak –begiak irekita dituenak-, ohiko dena baino soinu gehiago ateratzea

oinekin.

Oso egokia da ariketa hau mendian egitea, orbela dagoen tokietan... Dena dela, herri edo

hirietan ere egin daiteke, betiere zarata gutxiena dagoen tokietatik ibiliz. Gidariak arreta

berezia jarriko du begiak estalita dituen lagunarengan, noizean behin begiratuko dio ea

distantzia egokia den ala ez jakiteko... Hogei edo hogeitabost minutuz aritu ondoren kideen

egitekoa aldatuko dugu. Praktika hartzearekin batera denbora luzatuko dugu eta ingurunea

ere zailtzen joan gaitezke: eskailerak dauden lekuak, mendia, ezagutzen ez ditugun lekuak...

Teknika hau arreta psikiko guztia puntu jakin batean fokalizatzen dugunean zer-nolako

sentsazioak ditugun esperimentatzeko aproposa da. Hau da, begiak estaltzerakoan

munduarekiko eta gure inguruarekiko dugun hautematea erabat aldatzen da, ikusmena ez

beste, gainontzeko zentzumenak oso argi piztu behar baititugu; horrek ahalegin psikikoa

eskatzen digu, lagunaren pausoak jarraitu behar ditugulako noraezean ez aritzeko, beraz, ziur

aski, ez zaigu zirrikiturik geldituko pentsamenduekin lotzeko, energia guztia jardueran jarrita

edukiko baitugu, lagunaren urrats-soinuak jarritzen alegia.

Arreta ibilbidea lagunari lotuta eta begiak estalita: aurrekoaren oso antzekoa da, eta sentsazio

berak esperimentatzeko aproposa. Bi elementu berri sartzen ditugu hemen. Batetik, bi

lagunak lotuta doazela, hau da, makila bat eutsiko dute biek eta hori izango da bien arteko

distantzia. Bestetik, abiadura: gidariak erritmo bizia ezarriko dio ibilbideari, ia korrika

hasteraino. Teknika hau praktikan jartzeko lekurik aproposena mendia da, edota jende gutxi

ibili ohi den bideren bat. Denbora aldetik aurrekoaren berdina egin dezakegu, eta praktikaren

poderioz luzatu.

Atzeraka ibiltzea: arreta fokalizatzeko balio du honek ere. Horrekin batera segurtasun

sentsazioa bizi dezakegu.

Teknika honetan atzeraka ibiliko gara burua itzuli gabe. Hasiera batean toki laua eta

zailtasunik gabekoan praktika dezakegu, pixkanaka zailtasuna areagotzen joan gaitezke.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!