26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eranskinak:agiriak 389

zaio gehiegi axola geroa edo etorkizuna, edota epe luzerako helbururik. Une jakin horretan

egiten duenarekin gozatzen du. Beraz, gure energia psikikoa egiten ari garen jarduerara

bideratzen dugu, gerora jarduera horrek ekar ditzakeen ondorioetan edo onuretan erreparatu

gabe. Horrelakoetan, lurraren kalitateak ez du ez presarik ezta norabiderik, egia esan, ez baitu

inora joan beharrik.

Horretarako guztirako behar-beharrezkoa da gure barne-elkarrizketa uxatzea, hau da, gure

buruan jiraka eta biraka ditugun pentsamenduekin ez lotzea, gure arreta eta atentzioa

jarduera berara zuzendu behar dugu, ekintza eta pentsamendua bat egitea zer den

esperimentatu nahi dugu.

Ariketa hau ibiltzean datza, ibilbide bat osatuko baitugu. Halere, oinarrizko elementu batzuk

ditu, horiei esker arreta ibilbide batean bihurtzen da, ohiko ibilbidetik haratago. Hauexek dira:

- Gure arreta ez doa pentsamenduetara zuzenduta, ibilaldiari berari baizik.

- Ixiltasun osoan ibiliko gara; hitz egitea beharrezkoa balitz geldituko ginateke, eta

amaitzerakoan ibilaldiarekin jarraituko genuke.

- Ez jarri arreta etor edo sor dakizkigukeen pentsamenduetan. Ez borrokatu edo lotu

beraiekin desager daitezen. Etorri diren bezala joango diren soinu gisa hartuko ditugu.

- Erritmoa egon behar du ibilbidean. Abiadura ez da garrantzitsua, baina bai erritmoa.

- Arreta jarriko dugu ibilbidearen ingurumenean, eta sentiarazten digunaz ohartuko gara, baina

ahantziko dugu pentsarazten diguna.

- Soinuetan eta gure gorputzak dituen sentsazioetan arreta jartzea.

- Arreta bereziko egoera lortzen saiatuko gara.

Honako aldaera hauek eduki ditzake:

Arreta ibilbide soila: ariketa hau bakarka egin ohi da. Arestian aipatu ditugun baldintzak aintzat

hartu behar dira. Leku itxi batean baino hobe da kanpoan egitea: mendian, kalean, landan...

Nahi adina luzatu daiteke, bi ordu, hiru ordu... Halere, ikastaroari begira ordu erdiarekin

nahikoa izango da hainbat sentsazio bizitzeko.

Arreta ibilbidea lagunarekin: aurrekoaren antzekoa da; oraingo honetan halere, lagun batek

markatuko digu nondik norakoa. Berak ezarriko du erritmoa, eta gu eta lagunaren arteko

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!