26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Eranskinak:agiriak 388

LURRA

A AGIRIA

GORPUTZ ARIKETAK

1.- Kontaktua (Tonoa): ariketa honen bidez, norbera egonean goxo egotea zer den

esperimentatzea nahi dugu. Hau da, egotearekin nahikoa dela gustura sentitzeko, eta lurraren

kalitateak duen unean uneko egoera begiratzeko eta sentitzeko gaitasunak sortzen dituen

sentsazioak bizitzea. Beraz, egon egongo gara, eta era berean erne, gure gorputzaren

sentsazioak zer-nolakoak diren biztzeko.

Bi lagunen artean egiteko ariketa da hau. Bat lurrean etzango da buruz gora eta begiak itxiko

ditu. Arnasa hartuz bere gorputza sentituko du. Arnasaren erritmoa eta oxigenoa nola

barreiatzen den gorputz osoan sentituko du. Sentsazioekin baino ez da geldituko. Etor

dakizkioken pentsamenduak soinua izango balira moduan hartuko ditu, ez da lotuko beraiekin,

eta etorri diren bezala joaten utziko ditu.

Egoera horretan, lagunak, bi eskuak gorputzaren atal ezberdinetan ipiniko dizkio: sabelaldea,

aurpegia, begiak, besoak, lepoa, hankak... Presio pittin bat egingo du eskuekin, etzanda

dagoenak kontaktua nabari dezan. Kontaktua, ordea, ez da izango ez gehiegizkoa ez eta

gutxiegi ere. Gehiegizkoa balitz mina eta egoneza eragin diezaioke lagunari. Gutxiegia bada

lagunak ez du kontaktua nabarituko. Beraz, tamainako presioa eginez, kontaktuan, hiruzpalau

minutu egongo da gorputz-atal bakoitzeko.

Begiak itxita dituenak, lagunaren eskuen kontaktua nabaritzen saiatuko da. Poliki-poliki

arnasaren fokoa kontaktua dagoen lekura bideratuko du. Sentituko du nola arnasa hartu eta

botatzen duela lagunak eskuak ipinita dituen lekutik.

Eskuak jartzen dituenak adi egon behar du besteak transmititzen diona ulertzeko, ea presio

gehiegi ezartzen ari ote den, gustora dagoen... Komunikazio hori zentzuen bidez jasoko dugu

(ikusmena: nolakoa den lagunaren aurpegia, ukimena...), ariketa honetan ezin baita elkarrekin

hitz egin, soilik postura aldatzeko eskatzen dugunean; izan ere, buruz behera ere egin

dezakegu eta beste gorputz atalak ukitu: sorbalda.

Ariketa hau egiteko 20’-30’ inguru erabiliko ditugu, ondorean bikoteak aldatuko dira: jasotzen

egon denak emango du eta alderantziz.

2.- Arreta ibilbidea: teknika honen bidez une bakoitzean egiten dugunarekin gozatzea nahi

dugu. Gure arreta guztia orain egiten ari garenari zuzentzea; izan ere, lurraren kalitateari ez

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!