26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Oinarri teorikoak 28

1. Neure buruaz dudan hautematea.

2. Hezitzaileaz dudan hautematea.

3. Une honetako egoera orokorraz dudan hautematea.

4. Hezitzaileak nitaz duen hautemateaz nik dudan hautematea.

5. Hezitzaileak bere buruaz duen hautemateaz nik dudan hautematea.

6. Hezitzaileak une honetako egoera orokorraz duen hautemateaz nik dudan

hautematea.

Ikus dezakegunez, hautemate-eremua asko konplikatzen da. Hezitzailearen eta

hezigaiaren barne-irakurketa (emozioak) horiek, guztiok egin ohi ditugu modu inplizituan eta

inkontzientean, eta horiek markatuko dute ekintzaren norabidea. Eta horrela, hautemateen

bidez jasotzen dugun informazioaren arabera eta egiten dugun interpretazioaren eta

balorazioaren arabera, ekintza bat edo bestea abiaraziko dugu. Esan gabe doa, norberak

modu berezi, propio eta espezifikoan interpretatuko dutela egoera jakin batean aurkitzen

diren faktoreak eta hartzen duen informazioa. Horrela, esan dezakegu hautemateak eta

ekintzak elkar babesten eta elikatzen dutela. Hautematearen arabera ekintza bat edo bestea

egingo dugulako, eta ekintzen emaitzen arabera hautematea indartu edo aldatu egingo

zaigu. Betiere, kontuan izanik horren guztiaren oinarria emozionala dela.

2.3. GORPUTZA: EMOZIOAK ULERTZEKO BITARTEKOA

Gure ustez, ezinbestekoa eta derrigorrezkoa da emozioen eta gorputzaren arteko erlazioa

ulertzea eta aintzat hartzea harreman-trebetasunen inguruko ezagutza zabalagoa eta

sakonagoa eduki dezagun, eta, bidenabar, gorputzak subjektuaren eraketan duen garrantzia

azpimarratzea. Hau da, argudiatu baldin badugu emozioak gizabanakoontzat ezinbesteko

direla, horiek gertatu eta sentitu ahal izateko gorputzaren funtzioa ezinbesteko da. Emozioen

eta gorputzaren arteko erlazio oso estua da. Estimuluren batek emozioren bat kilikatzen

duenean, berehala datozkigu hainbat eta hainbat gorputz-erantzun, eta horrelakoetan jarrera

jakin bat hartzen du gorputzak. Hau da, ekintza jakin batzuk egiteko moldea hartzen du, eta,

aldi berean, beste ekintza batzuk egiteko bidea saihestu. Norabide jakin batean abiarazten

dute emozioek gure gorputza. Bi autorek argi uzten dute hori:

“Independientemente del mecanismo mediante el cual se induzcan las emociones, el cuerpo es el

escenario principal de las emociones, bien directamente, bien indirectamente, bien por su

representación en las estructuras somatosensoriales del cerebro” (Damasio, 2001:291).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!