26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri teorikoak 26

elkarrekintza bihurtzen da. Norberaren jokaera edo portaera oro egoerara egokitzen den

ekintza da. Horrela, norbanakoaren ekintzak bestearen erreakzioa ekartzen du.

Hezitzailearen ekintzak hezigaiaren erreakzioa dakar. Hau da, nik memento jakin batean

beste pertsonaren jokaeraren arabera modu jakin horretan jokatuko dut. Egoerak eta nik

bestearenganako ditudan hautemateak, ni une horretan nola sentitzen naizenarekin batera

determinatuko dute nire jokaera; harremanaren nolakotasuna horren araberakoa izango da.

Ezinbestean inplikazio emozionala dago pertsonen arteko elkarrekintza orotan. Nik

bestearen jokaeraren inguruan egiten dudan interpretazioa, hau da, dudan hautematea;

balorazio bat egiten dut egoera horren gainean, eta berau ez da premisa razionaletik soilik

abiatzen, emozionaletik baizik. Balorazioa automatikoa, azkarra eta berehalakoa baita.

Horren ondotik ekintza bat abiatzen da, eta hortik hauteman berria sortzen da. Prozesua

hain azkarra da, modu oharkabean egiten dugula. Nire lagunak berdin egingo du; hots, bere

jarrera eta jokaera nirearen araberako izango da. A lagunaren jokaera B-k baldintzatzen du,

aldi berean B-ren jokaera A-k determinatzen du. Esan nahi baita, bi pertsona harremanetan

jartzen direnean, eta elkarrekintzan, ezin dela ulertu baten jokaera eta jarrera modu

isolatuan, sistema horren partaide gisa baizik. Ideia hori oso ongi agertu du Gestalt

psikologiak:

“El grupo es el hábitat natural del ser humano. Una vez nacido, el grupo íntimo y el extenso, en

proceso continuo de transformación, va conformando el mundo interno, personal, protector,

didacta, sensual, técnico, obstáculo y defensor, que conlleva el crecimiento y desarrollo del

hombre. Lo interpersonal moldea mucho de lo intrapersonal; luego lo intrapersonal fluirá a través

de innumerables combinaciones como relación interpersonal” (Castanedo 1997:9).

A-k ekintza bat egingo du, eta B-k hori behatu eta balioetsi ostean –balorazio emozionala

betiere-, horren arabera jokatuko du, B-ren hautemateek ekintzaren norabidea markatuko

dutelarik. Prozedura bera erabiliko du A-k. Horrela, elkarri eraginez, elkarri egiten diogun

ekintzaren poderioz hezurmamitzen da harremana. Alde horretatik, hautemateen eremua

oso garrantzitsua da elkarrekintzaren esanahia hobeto ulertu ahal izateko. Izan ere, norberak

bere hautemateetan oinarritzen da bere ekintza. Hautematearen arabera, hots, informazioa

zeinuen bidez interpretatzen dugun moduaren arabera, ekintza batzuk edo besteak egingo

ditugu. Hautemateek, azken batean, funtzio baloratiboa dute, ekintza hau edo bestea

abiatzeko erabakia hartzen lagunduko dutelako; beraz, oinarri emozionala dute. Egoera jakin

horren gainean egiten dugun interpretazioa baita. Eta razionalki egiteko datu guztiak eta

behar adina denbora ez dugunez, organismoa emozioaren mekanismoaz baliatzen da hori

egiteko. Izan ere:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!