26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Ondorioak eta azken gogoetak 364

Ierek eta Maitek prestakuntza-prozesuan inplikazio pertsonal gutxi lortu zuten. Gazteekin

hezkuntza-praktikan zeudenean ez ziren kontziente zein trebetasun agertzen zuten. Horrek

zaildu egiten zuen formazio-saioetan egin beharreko lana. Ondorioz, biak tailerretan

gertatzen zenaren gaineko kontaketa hutsera mugatzen ziren, eta gertaerak eta subjektuen

jokaerak deskribatzen zituzten, baina norbera ez zen fokua. Horrela, “Gazteek hau egin

dute”, “Atzo hau egin genuen”, “Berak beste hau esan du”... gisako esaldiak agertzen

zituzten gehienetan. Alta, batzuetan beraientzat garrantzitsua zen eduki agertzen zuten,

baina inplikazio pertsonalik gabe, oso azalekoa, sakoneko esanahiak lortu gabe. Esate

baterako, “Garrantzitsua da gazteak gustura egotea gurekin”, “Aste honetako ekintzak ondo

atera dira” eta abar. Hori dela-eta, hezitzaile horiek ez zuten hartzen euren burua heziketa

tresna eraginkortzat, eta, ondorioz, ez zuten sakontzen horri buruz –norbere buruari buruz,

alegia-. Era horretara, ia ezinezkoa izan zen harreman-trebetasunen gainean abstrakziorik

gabe aritzea eta horietaz kontziente egitea. Prestakuntza-prozesu osoan zehar maiz

aipatzen zidan Ierak berak ez zuela argi ikusten tailerretan zein trebetasun agertzen zituen;

modu intelektualean ulertzeko gai zela, baina gero praktikan identifikatzeko ez.

Esan gabe doa, eta mailaketaren lehengo atalean aipatu dugu, nire jarrerak eragin

zuzena eduki zuela horretan guztian, eta zinez diogu, onerako izan zela. Hezitzaileak ez

presionatzeak, eta euren bidelagun izateak ikasbide esperientziala garatzeko aukera eman

zigun, sentsazioen inguruan aritzeko eta horiek sentitzeko, lasaitasuna, denbora-tartea, eta

pazientzia behar baitira.

5.1.2. Ondorioak

Esandako guztiarekin, honako ondorio hauek azpimarratuko genituzke:

1. Ikasbide esperientzialaren aurrean jarrera irekia izan zutenak, berezkoak ez

zituzten trebetasunekin jokatzeko gai izan ziren hezkuntza-praktikan

Hori ulertze aldera, hiru mailatan sailkatuko ditugu harreman-trebetasunak:

1. Berezkoa den edo diren harreman-trebetasuna(k). Automatikoki eta oharkabean agertzen

zaizkigunak besteekin erlazionatzen garenean. Geure-geureak.

2. Berezkoak ez direnak, baina nahiko eskuragarri ditugun harreman-trebetasunak. Nolanahi ere,

kontziente egin behar ditugu horien jabe garela konturatzeko. Ez dira gure ohiko estiloaren isla betebetean.

Bigarren mailan daude.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!