26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ondorioak eta azken gogoetak 363

puntuazioan eta hortik gora kokatu ziren eskalan. Ikasbide esperientzialaren aurrean jarrera

irekia edukitzea ahalbidetu die. Gorputz ariketak egitean sentitzen zutenari adi zeuden.

Interes handia agertzen zuten, bai ereduagatik eta baita bideagatik ere. Jarrera irekia

edukitzeak ikasbidearen ezaugarriekin blaitzea ekarri zuen. Ariketak egin ostean asko hitz

egiten zuten sentsazioen inguruan, eta baita horrek guztiak zer eragina zuen beren eskuhartze

estiloan.

Ikasbide esperientzialak ahalbidetu zuen hezitzaile multzo handienak -bederatzi- euren

buruak prestakuntza-prozesuaren erdigunetzat hartzea. Abiatu genuen ikasbideari esker,

hezitzaileak gertakarien gaineko ikuspegi propio eta pertsonala ematera iritsi ziren. Era

horretan, formazio-saioetan egin ariketen bidez, eta tailerretan gertatutakoaz hitz egitean,

euren buruari buruz aritzen ziren, eta adierazpenetan norbanakoaren harremantrebetasunen

argazki zehatza egiten zuten modu kontzientean. Euren heziketa lanaren

funtzionamendurako arazo pertsonaltzat hartzen zuten hori azaltzen zuten, baina ez

norberaren jokaera justifikatzeko soilik, bizitako esperientzia esplizitatzen zuten.

Sakontasuna zuten hezitzaile hauen hitzek, abstrakzioetan galdu gabe. Horrelako arazoak

planteatzen zituzten, esaterako: “Zergatik nago hain burumakur?”, “Zergatik nabaritzen dut

tentsioa eta gogortzen zait sabelaldea gazte horiekin tailerretan elkartzen naizenean?”,

“Haserretu egiten naiz, tailerrean nire papera argi ikusten ez dudanean”, “Haserretzeak

kontrola galdu dudala esan nahi du”.

Horrekin guztiarekin batera, ikasbideak berezkoa ez zuten trebetasun batekin

esperimentatzea ahalbidetu die, eta hori berria izan da beraientzat. Ez dugu esan nahi

eskuragarri ez zituzten trebetasunak praktikan agertzea lortu zutenik, ez; baina berezkoa eta

automatikoki agertzen zituzten trebetasunez gain, nahiko eskuragarri zutena baina agertzen

automatikoki agertzen zituzten trebetasunez gain, nahiko eskuragarri zutena baina

ageretzen ez zutena, praktikan azaltzea lortu dute. Trebetasun horren erregistro sentsorialak

gorputzean zituzten. Adibidez, Amaiaren hitzek horrelako zerbait adierazten zuten: “Orain

ikusten ari naiz nire lotura eta atsekabe sentimenduak tailerra dinamizatzeko nuen

ikuspegiarekin erlazioa dutela, baina orain badakit zein izan daitekeen irtenbidea eta ongi

nago. Nola jokatu behar dudan badakit, une jakin horretan zein trebetasun erabil dezakedan

sentitu dudalako, eta kontziente naizelako nire berezko harreman-trebetasun ez izan arren,

nahiko eskuragarri dudala. Egin ditugun ariketen bidez, gaurko formazio-saioan

bestearengandik gertu egotea zer den sentitu dut”. Sentsazio horiek ahalbidetzen zuten gero

tailerretan gazteekin erlazionatzen zirenean hezitzaileek trebetasun hori agertzea, gorputza

“oroitzen” zelako sentsazio horietaz, hain zuzen ere.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!