26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Ondorioak eta azken gogoetak 358

berean, harreman-trebetasunen aplikazio praktikoak norbera findu beharreko hezkuntza

tresna izatearen ideia gehiago sendotu zuen.

C) HEZKUNTZA ESKU-HARTZEAREN HOBEKUNTZA

Hezitzaile gehienek euren hezkuntza esku-hartzearen kalitatea hobetu zuten

Hirugarren mailaketa honetan, oraintxe aipatu aplikazioak, hezitzaileen esku-hartzea

zertan hobetu duen neurtzen dugu. Jakina, “hobetu” hitzarekin zer adierazi nahi dugun

argitu behar da: hobetzea, hezitzaile bakoitza, egiten duen interpretazioaren arabera,

gazteekin bizitzen ari den egoera praktikoak eskatzen duen estilora egokitzea da.

Kategoria bakar batean banatu dugu azterketa, eta bost puntuko eskalan. Hezitzailea

bere praktikan egoerak eskatzen zuen estilora zenbatetan egokitu den adierazten du. Hona

hemen:

Kategoriak:

1. Hezitzailea hezkuntza unean egokitzat jo duen estilora egokitu da modu bibentzialean.

Horrekin esan nahi duguna da hezitzaileak egoera jakin horretan agertu behar zuen

estiloaren sentsazioak inoiz sentitu zituela, eta horiek egoera praktikoan sentitzeko gai izan

zenean, moldatu zela egoera praktikoak eskatzen zituen beharretara.

Eskala:

(0) Ez da egokitu.

(1) Gutxitan.

(2) Tarteka.

(3) Askotan.

(4) Ia Beti.

Eskalarekin hezitzailea egokitu den maiztasunean jartzen dugu arreta. Ez baita gauza

bera hezitzailea egokitzat jotzen duen estilora gutxitan egokitu izana, edo sarritan; izan ere,

maiztasun horrek eragin zuzena edukiko du esku-hartzearen kalitatean. Horrexegatik, bost

puntuko eskala osatu dugu, non puntuazio minimoak (0) hezitzailea ez dela egokitu

adierazten duen; eta maximoak (4) ia beti egokitu dela.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!