26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Ondorioak eta azken gogoetak 357

euren harreman-trebetasunen, bai besteen egoeraren, eta bai egoera orokorraren

interpretazioa egitea erabat berria zela, eta hasieran zailtasun frankorekin topatu zirela.

Horrek esku-hartzearen erdigunea hezitzaileen eta gazteen arteko erlazioa zela

ohartzeko balio izan zien, eta euren burua hezkuntza-bitarteko gisa hartu zuten; orduantxe

ohartu baitziren beraien nortasun alderdiak zirela une praktikoetan gailentzen zirenak. Hori

dela-eta, hezitzaileek gazteekin eraikitzen zuten erlazioa beren lanaren erdigunetzat hartu

zutenean, praktikan zein trebetasun erabiltzen zituzten eta zein ez ohartzeko modua aurkitu

zuten, eta horrek, aldi berean, erlaziori arreta gehiago eskaintzea ekarri zuen. Bi atal horiek

elkar elikatzen zuten ziklo oso bat osatuz: gaztetxoekin zuten harremanen kalitatean arreta

jartzean, zein harreman-trebetasun agertzen zuten eta zein ez argi ikusteko aukera izan

zuten; eta horrek, aldi berean, hezitzailea-gaztea harremanari berari arreta gehiago

eskaintzea ekarri zuen.

Horrexegatik, hezitzaileak praktikan bertan berez eta oharkabean erabiltzen zituzten

trebetasunak kontzienteki erabiltzen hasi ziren; eta euren burua hezkuntza-bitartekorik

behinenetzat hartu zuten, nork bere burua findu beharreko tresnatzat hartuz. Harremantrebetasun

eredua, maila orokorretik (nolakoa naiz ni/nolakoak dira gazteak) maila praktiko

eta zuzenera eraman zuten (nola agertzen naiz ni une jakin honetan/nola agertzen dira

gazteak une honetan), eta prestakuntza-prozesuaren arreta bien arteko erlazioaren kalitatea

bilakatu zen. Hezitzaileak ohartu ziren praktikan izaten zituzten ustekabeei aurre egiteko,

egoera praktiko jakin horretara egokitzean zetzala gakoa, eta horren erdigunea gu osatzen

zuen erlazioa zen.

Horren ildotik, ereduaren aplikazio praktikoak balio izan zuen hezkuntza unean

hezitzaile bakoitzak zein trebetasun zuen eskuragarri eta zein ez ohartzeko. Izan ere,

kontzienteki ohartu zirenean trebetasun bakoitzaren erabilpenaz, horietako zein garatu behar

zuten ere konturatu ziren.

Norberaren harreman-trebetasunen interpretazioa egitea errazago egin zitzaien beste bi

alderdiena egitea baino. Horren gainean egiten dugun interpretazioa zera da: bai aplikazio

ona zein tartekoa egin zuten hezitzaileek euren trebetasunetan arreta handia jartzea lortu

zutela, eta euren eta gazteen arteko erlazioan jarri zutela beraien esku-hartzearen fokua.

Hori dela medio, ezinbestean arakatu, sakondu eta esperimentatu behar zuten norbereraren

berezko jokaeren inguruan. Beraz, norbera hezkuntza tresnatzat hartzearen interesak

harreman-trebetasunak praktikan nola aplikatzen zituzten behatzea ekarri zuen; eta, aldi

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!