26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Ondorioak eta azken gogoetak 354

Nire aburuz, gorputz ariketak egiteaz gain, esperientzian zehar hezitzaileekin borroka

dialektikoa eta fenomenoen zergatien erroetara joatea modu orekatuan egin izan banitu, ziur

naiz “jardun” eta “berezkotasunaren” trebetasunak intentsitate handiagorekin ulertuko

zituztela. Oraingo ikuspegitik modu orekatuagoan jokatzen saiatuko nintzateke. Hezitzaile

bakoitzaren erritmoa errespetatzea, prozesuan elkarrekin egotea, eta zenbait arau finkatzea

ongi deritzot. Horrek emaitza onak eman zituen, lehen esan bezala. Baina, zenbaitetan

formazio-prozesuaren bideratzailea eta zuzentzailea ere izan behar nuke, formazioprozesuari

ahalik eta etekin gehiago ateratze aldera. Honako estilo-ezaugarri hauek

gehiagotan agertu beharko nituzke:

- Ariketak errepikatzea sentsazioak esperimentatzeko.

- Topikoen atzetik dauden esperientziak zehazteko eskatzea.

- Zenbaitetan iniziatiba eta zuzendaritza nik hartzea.

- Hezitzaileek ematen zituzten hainbat arrazoi ontzat ez ematea, eta nik horietan

sakontzeko eskatzea.

Zinez diot bi trebetasun horietan aurrerapausoak ematen saiatu nintzela, baita batzuetan

eman ere, eta zenbaitetan praktikan bertan ikusi ditudala emaitzak; izan ere, niretzako ere

esperientzia osoa formazio-prozesu bat izan zen

B) EREDUAREN APLIKAPENA HEZKUNTZA-PRAKTIKAN

Hezitzaile gehienek harremanbideen eredua aplikatu zuten hezkuntza-praktikan

Mailaketa honek harreman-trebetasunen eredua hezkuntza-praktikan zein neurritan

aplikatu dutena adierazten du. Horrekin, ikusi nahi duguna zera da: ea hezitzaileek

aurkeztutako harreman-trebetasunen eredua erabili zuten gazteekin erlazionatzen zirenean.

Horretarako, hiru kategoria egin ditugu, eta horietako bakoitzak heziketa unearen erpin

bakoitzari egiten dio aipamena. Honatx kategoriak eta eskala:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!