26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Ondorioak eta azken gogoetak 353

bidez, hezitzaileak eta ni elkarrekin ari ginen, ondoan geunden, eta harremana erabat

horizontala zen; hots, “bat egiteko” trebetasunaren alderdiak agertzen ziren une horretan.

Hortaz, formazio-esperientzia –bai gorputz ariketen alderdia, bai formazio-saioak bideratzeko

nuen berezko modua- bi trebetasun horiek blaitu zuten. Nire jarrera ez-direktibotasunera

hurbiltzen zenean (hau edo bestea egiteko zuzentzen ez nituenean), hezitzaileek beraiek

hausnartzeko espazioa irekitzen zen. Modu horretan, nire jarrerak aipatu estiloak ulertzea

ekarri zuen, eta beste batzuk ez. Hezitzaileez kezkatzen nintzen, ez nituen presionatu nahi,

eta giro erlaxatu eta tentsiorik gabekoa sortzen nuen, gorputz ariketak ahalik eta gustuen

egin zitzaten. Gainera, hala zenean, hezitzaileak erlaxatuago eta gusturago egoten ziren.

Areago, hori dena asko eskertzen zuten, hezitzaile bakoitzaren prozesu naturala

errespetatzen nuelako, eta bakoitzak bere buruari buruz eta sentsazioei buruz gogoeta

egiteko aukera ematen nielako. Hortaz, gehienetan eratzen nuen eremua egonkorra eta

lasaia zen.

“Bereizteko” joerarekin lotuta zeuden alderdiak ongi eskuratzearen arrazoiak antzekoak

dira; izan ere, hezitzaileak lan egiten ari ziren egitasmoaren baldintzak betetzeko arauak eta

mugak argiro azaldu nituen nik, prestakuntza-prozesuaren zati handi batean oso presente

eduki nuen alderdi bat izan zelarik.

“Jardutearekin” eta “berezkotasunarekin” lotuta zeuden alderdiak gutxitan agertu nituen,

eta agertu nituenean modu desproportzionatuan; gehiegi, eta horretaz jabetzen nintzen.

Ondorioz, batzuetan une eta dosi egokian azaltzea lortu banuen ere, ez zen izan joera

nagusia. Bi trebetasunok agertzen nituenean, hezitzaileen formazio-prozesuaren erritmoa ez

nuen errespetatzen. Horrela, formazio-saioetan –bai gorputz ariketa bat egin ostean, bai

gazteekin edukitako pasarteren bat azaldu eta gero, eta horren gaineko informazioa eskuratu

nahi nuenean- nire jarrera itaunketa modukoa zenean, eta hezitzaileak gehiegi presionatzen

nituenean (“jardun” harreman-trebetasunaren agerpena), deseroso sentitzen nituen, eta ez

nuen ahalegin gehiago egiten, nahiz ni erabat ase ez gelditu beraiek sentitutakoarekin edo

esandakoarekin. Hau da, hasieran bai hartzen nuela iniziatiba hezitzaileen erritmoa

bizitzeko, gehiegizko indarrarekin hartu ere, eta beraien aldetik erantzun ona jasotzen ez

nuenean, berehala bertan behera uzten nuen nire ahalegina.

Beste batzuetan, prozesuan sakontzeko-eta, hezitzaileei euren jarreraren eta jokaeraren

zergatia galdetzen nien, aztertzen ari ginen fenomenoaren erroetara joan nahi nuenean,

baina, maiz, hori gehiegizkoa izaten zen eurentzat. Nire jarrerak hezitzaileak blokeatzen

zituen, batzuetan euren jokaeraren zergatia ez zekitelako.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!