26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ondorioak eta azken gogoetak 352

bakoitzaren nolakotasunari buruzko arreta gero eta handiago izatea. Hori horrela, kopuru

handia zen hamar hezitzailek beste pertsonekin erlazionatzen zirenean zein harremantrebetasun

azaltzen zituzten ezagutzeko eta identifikatzeko gai izatea. Ondorioz, horrek

guztiak hutsunea zeinetan zuten eta eskuragarrien zein zuten jakiteko bidea eman zien, eta

norbanakoaren harreman-trebetasunen mapa moduko bat egiteak norberaren autoezagutza

areagotu zuen. Gainera, modu bibentzialean eskuratutako ulermena zenean, trebetasunaren

ezaugarriak indartsu eta argi adierazten zituzten.

Tarteko ulermena eskuratu zuena erdibidean geratu zela esan genezake. Harremantrebetasunen

esanahia ez zuen ongi menperatzen, eta horrek zailtasunak ekartzen zituen

zein trebetasun zuen eskura eta zein ez zehazteko orduan.

Ereduaren ulermen eskasa eskuratu zutenak oso kopuru txikia izan ziren: bi hezitzaile

baino ez.

Trebetasun bakoitzaren ulermen maila

Datuak begiratuz, “egoteko”, “bat egiteko” eta “bereizteko” joerak izan ziren hezitzaileek

ongien ulertu zituzten trebetasunak. Beste biak eta sistema osoa ez zituzten maila berean

eskuratu. Hori esplikatzen duen arrazoi bat badago, gure ustez, eta formazio-esperientziaren

aldagai nagusi bat bada, behintzat, eta, beraz, emaitzen inguruko irakurketa oro blaitzen du.

Esan nahi dugu esperientzia honetan parte hartu zuten hezitzaileen hezitzailea ni izan

nintzela, eta beraz, emaitzek ezinbestean zerikusia dute nik hezitzaileekin eduki nuen

jarduerarekin eta harremanarekin. Beraz, nire jarrera eta berezko jokaera aldagai

garrantzitsua da honetan guztian. Modu horretan, esperientzia osoan zehar gehien gailendu

zitzaizkidan trebetasunak “egoteko” eta “bat egiteko” alderdiekin lotuta daude; besteak beste,

horiek agertzea garrantzitsua iruditzen zitzaidalako prestakuntzan aurrerapausoak eman

zitzaten. Alde horretatik, neurri handi batean asmatu nuela baieztatuko nuke; izan ere, nik

bai baitakit zein diren nire indarguneak; eta, noski, horiek modu egokian eta sortzailean

erabiltzea hezitzaileon trebetasun garrantzitsuenetakoa da. Horretan, behintzat, zuzen jokatu

nuen.

Hori dela-eta, hezitzaileak ez nituen behartzen, beraien erritmora joaten nintzen, lagundu

egiten nien, eta prozesuaren oztopoak eta irtenbideak elkarrekin lantzen genituen, hau da,

“egoteko” trebetasunaren estiloarekin azaltzen nintzen. Beraz, bai gorputz ariketak egitean,

bai elkarrekin hausnartzen genuenean, sostengua eta euskarria ematen nien. Jarrera horren

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!