26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri teorikoak 24

“Las emociones determinan el dominio de las coherencias operacionales en lo que él o ella vive, y

por tanto, el dominio de la racionalidad en la que él o ella generan sus argumentos racionales”.

Hau da, Maturanaren iritziz, sistema razional oro a priori onartutako premisetan

oinarritzen da, norberari gustatzen zaizkion premisetan, alegia; norberak onartzen ditu

norbere lehentasunetatik abiatuz. Hitzok argigarriak dira hori ulertzeko:

“Todo sistema racional se fundamenta en premisas o nociones fundamentales que uno acepta

como punto de partida porque quiere hacerlo y con los cuales opera en su construcción. Las

distintas ideologías políticas también se fundan en premisas que uno acepta como válidas y trata

como evidentes de partida porque quiere hacerlo. Y si uno esgrime razonar para justificar la

adopción de esas premisas, el sistema racional que justifica esas razones se funda en premisas

aceptadas porque sí, porque uno conscientemente o inconscientemente así lo quiere” (Maturana,

1990:16).

Ondorioz, ez da arrazoia ekintza bat egitera eramaten gaituena, emozioak baizik. Are

gehiago, ez dago giza-ekintzarik emoziorik gabe (Maturana, 1990). Bistan da horrek guztiak

zer-nolako eragina duen heziketa-ekintzan: hezitzaileak hezkuntza unean zer egin behar

duen erabaki behar duenean, bere eginkizun-hezitzailea bideratzen duten ekintzen jatorria

emozioak dira, eta ez gogoeta.

Nolanahi ere, horrek ez du esan nahi arrazoia alboratzen dugunik, inondik inora. Ez dago

zalantza izpirik ere geure kezka eta buruhauste etikoak justifikatzeko arrazoia erabiltzen

dugula. Era horretan, jarrera eta jokaera etikoa ez denean, horren aurka joateko, eta geure

argudioak oinarritzeko, balio transzendentalak egongo balira legez hitz egiten dugu

(Maturana, 1996). Baina, hori hala egiten dugu baldin eta kontraesan emozional batean

aurkitzen baldin bagara, eta berau argudio sinesgarrien bidez desegin nahi dugu. Ikuspegi

pedagogikotik hori guztia aintzat hartzea oso interesgarria da: hezitzailea hezigaiarekin

erlazionatzen den unean, jarrera, egoera, jokaera edo gertakizun jakin bat ez zaiola

gustatzen edo ez duela nahi hala izatea adierazten duenean, eta horren arabera jokatzen

eta zerbait egiten duenean, hori guztia baldintzatzen dutenak emozioak dira, eta ez arrazoia.

Horri guztiorri argudioak emateko, janzteko, antolatzeko eta diskurtso logiko bat emateko,

arrazoiaz baliatuko gara, ezinbestean, jakina; baina heziketa-ekintzaren heziketa unearen

sustraia emozionala da. Izan ere:

“Sólo podemos actuar en un momento dado en un dominio de acciones especificado por nuestro

emocionamiento en ese momento” (Maturana, 1996:90).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!