26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 342

egoteko eremu aberasgarritzat hartu zituen tailerren espazioa. Modu honetan adierazi zidan

azkeneko saioan:

Poztasun eta barregura eragiten dit, batzuetan tonta edo xelebre samar agertzen naiz, eta gero

lotsatzen naiz.

Neurri handi batean, gainera, esperientzia korporala izan zen, hezitzaileek bizi izan

zutelako euren larrutan esperientzia. Horrela, euren testigantzak oso-oso biziak izaten ziren.

Modu horretan, formazio-saioetan eta tailerretan bizitutakoa praktika pedagogikoa baino

harantzago zabaltzen zuten:

“Gurea desordenatua da, baina dena elkarri lotuta dago (...) Azaleko desordena da, ze dena

dago lotuta, denak sistema osatzen du, eta nahasten dela bizitzaren kontuekin” (Behatzailea. 38.

formazio-saioa)

Horrekin batera, azkeneko bi hilabeteetan konstante bat izan zen honako hau:

“Ekintza ardatz izateari utzi dioenean, bestelako indarrak nabarmendu dira, eta atxikimendua

indartu du suspertzaile eta gazten artean “ (Behatzailea. 38. formazio-saioa).

Hau da, formazio-prozesuari esker hasierako inertzia aldatu zen, eta praktika

pedagogikoan bestelako kalitateak eta indarrak agertzea ahalbidetu zuen. Beraz, ikasturte

osoan ikusitako indarrak bizitzeko espazioa ireki zitzaien.

Eredua hizkuntza eta tresna erabilgarritzat jo zuten, eta urte osoan formazio ikastaroa

zein saioetan bizitutakoa oro funtsezkoa kalitate bakoitza ulertzeko. Esperientziaren bitartez

hezitzaile askok hain eskuragarri ez zituzten indarrak lantzeko bidea ikusi zuten, non

esperimentazioa eta horien bizipena oinarritzat hartzen zuten, nahiz eta bidea luzea izan.

Jonen hitzok horren sintesi bikaina dira:

“Ni:Sentsazio hori eduki duzu orduan, nolabait, bidea elkarrekin egin dugula...

Jon: Bai, bai, bai, dudarik gabe, dudarik gabe. O sea, ez da izan zuek goian zaudetela eta

“Bueno, nosotros ya sabemos a dónde vamos”, ba batera. Hombre zuek zentozen guri laguntzera,

orduan, zuek zentozten erraminta batzuekin guri laguntzeko, orduan, pixka bat jakitun bezala

teorian-edo. Baina beste aldetik, zen jarrera bat konfiantza ematen zuena, eta elkarrekin ari

ginela.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!