26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 341

Besteekin bat egitearen harreman-trebetasunearen esperimentazioa ere, guztientzat

berria izan zen, esperientzian zehar sentitu zuten bezalakoa bederen, indar eta intentsitate

handiz, inoiz ez bezala. Gainera, adin horretako gaztetxoekin harreman kalitate hura izatea

guztiz berria izan zen eurentzat. Lorea, Amaia, Larraitz, Idoia, Jon, Demelsa eta Maialen

izan ziren oso bizi esperiementatu zutenak, batez ere lehengo lauak. Amaiaren hitzak oso

adierazgarriak dira, azkeneko formazio-saioaren ostean esan zizkidan. Hitzez-hitz jaso

nituen:

Sua indartu zait. Besteekiko, gazteekiko gertuago sentitu naiz. Oso gustura. Suak poztasunsentsazioa

sortzen zidan.

Bi kalitate horietan eman ziren aurrerapauso nabarmenenak.

Egurrarekin denok esperimentatu zuten, baina hemen ere aldaketa egon zen; izan ere,

bukaer aldera Egur orekatuagoa agertzen zuten, ez hasierako hura, non etengabeko

ahalegina zen. Bukera aldeko kalitate horrek, oso mugumendu orekatua zuen. Beraz, Egur

egoki zer zen ere bizi zuten. Guztiekin bezalaxe, hezitzaile batzuk eroso sentitu ziren

horrekin, eta beste batzuk hutsune gisa esperimentatu zuten. Larraitzek azkeneko saion

nehiko argi adierazi zidan Egurraren gaineko sentsazioak. Hona hemen gutxi gora behera

bere hitzak:

Nik uste dot Egurra indartu zaidala. Beno, beti eduki izan dot mugimendua gustuko... baina

sentitu dut mugimendurako beharra, zerbait aktiboa egiteko beharra.

Metalarekin, ostera, arazo gehienak eduki zituzten luze eta zabal ikusi dugun moduan.

Baina egia da ere, denek bizi izan zutela hutsune hori, baita ongi ulertu ere elementuaren

nolakotasuna. Uraren elementua, bai agertu zitzaiela bukaera aldera, non tailerrak askoz

espontaneoagoak eta egituratu gabeak ziren. Edozein modutan ere, ohartu nintzen Uraren

kalitateraekin oso muturreko sentsazioak zeudela. Gehienek inpotentzia sentitzen zuten,

Uraren sormen-indarra ez zitzaielako etortzen. Oso adierazgarriak ziren Iera eta Ibonen

lekukotasunak. Ierak adierazi zidan hutsunea nabaritzen zuela bizi-bizi, eta egoera jakin

batean, non gauza berri bat egin nahiko zukeen, eta ordura arteko tailerren erritmoa hankaz

gora jarri nahiko lukeen inpotentzia sentitzen zuela, ez baitzen gai Urarekin jokatzeko. Iboni

gauza bera gertatzen zitzaion. Amaia izan zen Uraren elementua indartsuen esperiementatu

zuena, nahiz eta beste batzuk ere hori egiteko parada izan zuten: Demelsak, Nerea Eliasek,

Jonek eta Arandok bereziki. Amaiak, esan bezala, ez ohikotasunean eta kontroletik at

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!