26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 340

bideratu zuten, eta ereduari esker ohartzeko gai izan ziren intentsitate handiz, zein elementu

zuten eskuragarri eta zein ez, bai eta zeinekin esperimentatzen ari ziren, eta zeinekin bizipen

berriak izaten ari ziren. Esku-hartzearen ikuspegia ireki zitzaien, eta hori oso garrantzitsua

izan zen. Eredua tresna pedagogikoa bat bezala erabiltzen zuten, non ohartzen ziren, euren

praktika hamaika moduz egin zitekeela, eta ereduaren elementuei esker gazteen aurrean

hainbat trebetasunen arabera ager zitezkeela beraien egitekoa ahalik eta pedagogikoa izan

zedin. Praktikan murgilduta ikusi zuten hori guztia. Horrek, ez du esan nahi, gauza zirela

egoeraren arabera agertu behar zuten trebetasuna agertzeko, ez. Norberaren inertziek

norabidea markatzen zuten gehienetan, normala den legez. Baina eredua aintzat izatea,

aukeren esparrua eta jokatzeko eremua handitzen zela ohartzen ziren. Ikasbide

esperientzialaren bidez kontziente izan ziren. Horixe baitzen bi hile horietan azpimarratuko

nukeena: esperientziak eta bizipenak izateko eremua bilakatu eta azkartu zirela tailerrak eta

formazio-saioak, eta hori asko eskertu zuten hezitzaileek. Ikasbide esperientzailararen bidez

gehiago sakondu zutenek, intentsitate handiagoz bizi zituzten elementuak eta argiago

adierazten zituzten hitzez, baina guztiek topo egin zuten kalitateen nolakotasunekin. Horrek

ahalbidetu zuen indartzea, edo, besterik gabe, hutsunea non zuten argitzea.

Den-denek Lurraren kalitatearekin esperimentatu zuten. Lasaiago eta patxada

handiagoarekin egoten, eta unean uneko egoerararekin bat egiten ikasi zuten. Hala azaltzen

ziren tailerretara, eta horrek gazteekin gertaugo egoten ahalbidetzen zien. Jonen hitzak oso

argiak dira hori ulertzeko. Bikainak iruditu zaitzaizkidan:

“(Lurra)... ba mementoan nola dihoan gauzak sentitu. Un disfrutar con ello, un estar con ello, un

dejar hacer... batzuetan bai. O sea, alde batetik, bai gustatzen zitzaidala eramatea gauzak,

astean zehar eramatea zerbait, eta gero saioan ikusten banuen gauzak aurrera zihoala, eta hitz

egin... o sea aurreikusita ez zegoen zerbaitekin ondo ari zirela ba bueno, ba ez nuen problema

gehiegirik horretan” (Jon Ormaetxea, 2. elkarrizketa)

Maialenen hitzak ere oso interesgarriak dira egotearen alderdiekin lotuta dagoen

harreman-trebetasunaren inguruan:

“Sentsazioa... es que ez dakit nola esplikatu. Hor nabaritu zen hilabeteko tarte batean!! Bueno

zen etorri, eta etortzen zinen ba hori: askoz lasaiago ego behar zinela, disfrutatu behar zenuela

pila bat... Hori gehienbat hori. Sentsazioa igual gehien nabaritu dudana. Bai, nik uste dut baietz.

Ze hasierako tentsio hori, zen inaguantable!! Gero nabaritzea kanbio hori esaten duzula “Etortzen

gara lasaiago!”, gazteak ere nabaritzen zuten guk lasaiago geundela eta horreek pilo bat egiten

dizu. Eta nabaritzen da lasaitasun guzti horrekin tailerrak ere ondo ateratzen direla, eta etortzen

direla (gazteak), eta gustura jarraitzen dutela...” (Maialen Manzisidor, 2. elkarrizketa)

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!