26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 339

Batez ere, Jon eta Nerea Elias, Bergara eta Aretxabaletako hezitzaileen esperientziaren

pare jarri ziren, bi horiek batez ere, sentipeni erreparatzen ziotelako praktikan. Izan ere,

tailerretako egoera argitzeak gardentasuna ekarri zion, eta praktika eremuaren beraren

nolakotasuna argi ikusteak praktikan bertan arreta osoa ezartzea ekarriz zion. Maiatzaren

erdialdetik aurrera esperientzia-eremu berria ireki zitzaien, Joni eta Nerea Eliasi bereziki.

Nerea Eliasek sentitzen zuen esku-hartzean bere baitan trebetasun ezberdinak nola

agertzen ziren, eta zeintzuk zituen eskuragarri eta zein ez argitasun handiz ikusteko parada

izan zuela, baita zeinekin esperimentatzen ari zen. Dena dela, horrek ez du esan nahi hile

bete eta erdiko kontua zenik, esperientzia osoan zehar argi utzi zuen Nereak zer-nolako

gaitasuna zuen eredua ulertzeko eta bide esperientzialaren nondik norakoak bereganatzeko.

Baita Jonek ere. Baina egia da Nerea sentsazio berriak bizitzen ari zela tailerretan, ohartzen

zela sentipenen eremuari zegozkiola bere baitan sentitzen zituen aurrerapenak, ez zitzaion

batere erraza suertatzen modu teoriko batez bere jarrera aldaketa esplikatzea. Ikustea

besterik ez dago:

“Ni: ... nola sentitzen zinen bukaera aldera, ze zuen dinamizazio-estiloa ez zegoen hasieran

bezain estrukturatua, ezta? Orduan, zuri gauzak modu estrukturatu batean egitea gustatzen

bazaizu nola sentitzen zinen bukaeran tailerretan?

Nerea Elias: Ba txokantea da, baina ez nintzen batere gaizki sentitzen. Beti naiz gauzak oso

ordenatuak eramatea gustatzen zaidala, baina... ez. Lasai etortzen nintzen, eta disfrutatzen nuen

tailerretan, ez nintzen preokupatzen. Eta ez dakit zergatik?! (barrez), egia da!

Ni: Hori berria izan da zuretzako?

Nerea Elias: Bai, bai. Guztiz. Baina zera (alor) guztietan eh?!

Ni: Hori bizipen berria izan da.

Nerea Elias: Bai, bai, bai. Eta horregatik ez dut entenditzen zergatik etortzen nintzen hain lasai!!

Ez dakit!!. (Nerea Elias, 2. elkarrizketa)

Nerearen hitz horiek oso ongi islatzen dute Jon, Amaia, Lorea, Idoia, Larraitz eta

Demelsaren bizipenak. Baita Maialen ere. Maila apalagoa izan zuten Iera, Leire. Esan nahi

baita, bai formazio-saioek baita praktika bera trebetasunekin esperimentatzeko gune izan

zirela azkeneko bi hileak, bai maiatza baita ekaina ere. Hezitzaileek arreta guztia praktikara

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!