26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 338

honegatik eta honegatik. Eta hemendik ezin da pasa... Ba hori Metala, hitz egin dugun dena...

Metala direla gauzak argi edukitzea, Metala da gauzak argi edukitzea eta mugak. O sea, gauzak

zer neurri duten: hemendik honera arte. Eta igual du zuk nola egotea, edo bestea nola egotea,

zer sentsaziorekin zagoz, gauzak honera arte iristen dira! O sea, sin darle más vueltas, eta hori...

(pentsakor jartzen da beste behine ere) Klaro nik ikusi dut Metala positiboa izan leikela horrela,

hor jarrita. Gero dudak dauzkat hori aplikatu leikedan edo ez. Baina bai, Metala iruditzen zait dela

hori, ba Kuadrilltegin izan da hori: arauak hauek dira eta hauek dira, eta hau da dagoena, hau da

dagoena, nahi baduzu hartzen duzu, edo bestela ez. Haserretu gabe, edo aztoratu gabe “Begira

gauzak hemen daude, nahi baduzu hartzen duzu, eta ez baduzu nahi ez duzu hartzen”. Metaletik

hori da” (Jon, 2. elkarrizketa).

Kontua da bizipen indartsu baten bitartez jabetu zirela Metalaren kalitatearen

nolakotasunaz, eta hori ikasbide esperientzialaren ikuspegitik arras garrantzitsua zen.

Hezitzaileek Metalaren kalitatearekin nola sentitzen ziren arakatzeko aukera izan zuten.

Ildo beretik, adierazgarriak dira Ieraren Metalarekiko hautematearen aldaketa:

“Metala ikusi dugu ez dela izan behar negatiboa, positiboa ere bada (...) Baina ez dauka zertan

izan behar hotza. Ze guk esaterakoan ez genien esan “Begira arauak dira hauek, hauek eta

hauek!...”, ez tonu onean” (Iera Zubikarai, 2. elkarrizketa)

Behatzaileak ere bizipen pertsonalaren indarra azpimarratzen zuen Metalaren kalitatea

ezartzeko arrazoi gisa:

“Bizipen erreala egon da. Zure Metala agertu da; zer neurrian eta zein indarrarekin hor

ñabardurak egon daitezke. Baina agertu duzu (...) Gainera denbora asko daramate honetan

(baldintzen kontuarekin) eta ikusi dute ere aurreko saiakera guztietan porrot egin dutela, eta

horrek ere nik uste dut oraindikan gehiago indartu duela Metala agertu behar izatea; ikusi dute

beste bideek ez dutela eman. Hori bizipen pertsonala, bizipen erreala izan delako” (Behatzailea.

38. formazio-saioa)

4.5.3.5. Lanketa esperientzialaren eta trebetasunen

esperimentazioaren eremuaren zabalpena

Handik aurrera formazio-saiok ere beste kolore bat hartu zuten. Hezitzailek euren

hezkuntza esku-hartzearen esperientzia bizi-bizian kontatzen zidaten. Bizipenetan

oinarritzen ziren, eta horrek praktikari begira ondorio interesgarriak ekarri zituen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!