26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oinarri teorikoak 23

“... sería imposible definir una serie de reglas o habilidades para la comprensión pedagógica. Los

requisitos de cada situación son diferentes. La contingencia situacional surge de la increíble

riqueza de elementos significativos que caracterizan cualquier situación: nos interesa un niño o

un grupo de niños en particular, con una historia personal única, con una preocupación particular

o un problema sistemático, en una situación específica, con una serie de relaciones gobernadas

por un clima emocional concreto. Y cada oportunidad para la comprensión pedagógica es única”.

(Van Manen, 1998:99).

Egoera bakoitzeanr egin behar dugunaren gaineko ulermena eta interpretazioa bakarra

da, eta batez ere, eta nagusiki, emozioen bidez egiten dugu. Hezkuntza-praktika hemen eta

orain gauzatzen da, orainaldian, alegia. “Hemen eta orain” horrek hezitzailearen eta

hezigaiaren arteko elkarrekintza betetzen du. Hori dela-eta, testuinguru bakoitzaren gainean

egiten dugun interpretazioa interaktiboa da. Ez da praktikatik urruntzen den ezagutza

abstraktua eta bereizia. Interpretazio eta ulermen pedagogikoa interpretazio praktikoa da

bere horretan. Egoera jakin baten aurrean izatearen eta izatera iristearen praktika

hermeneutikoa. Horrekin esan nahi duguna da hezkuntza esperientziak beti espezifikoak eta

idiosinkratikoak direla egoeraren arabera; izan ere, norberaren aldartea, harremanetan

jartzen den pertsonarena eta egoera orokorra ez baitira inoiz berberak, hezkuntza-egoera

bakoitza bakarra eta errepika ezina da.

Ezagutza razionalaren oinarria ezagutza emozionala da

Gizakion jokaera eta portaera oro emozioek oinarritutako eta zedarritutako ekintza

espazioan gertatzen dira (Maturana, 1996); eta, horrenbestez, hezkuntza-ekintzaren izaera

etikoa ez dago arrazoiak baldintzatuta, emozioak baizik. Horregatik guztiagatik esaten dugu

razionaltasunak oinarri emozionala duela. Izan ere, adierazi baldin badugu emozioek

organismoari bere biziraupena ziurta dezan jokaera automatikoak ematen dizkietela,

emozioak sentitzeko gai diren organismoak, hau da, sentsazioak sentitzeko, emozioek

gogamenean eragina dute, hemen eta orain (Damasio, 2001). Horrexegatik, gaur egungo

neurologiak (Damasio, 1996, 2001; Ledoux, 1999) aditzera eman du emozioaren hainbat

prozesu ezinbestekoak direla razionaltasunerako. Hori dela eta:

“En los organismos equipados con conciencia, es decir, en aquellos organismos capaces de

conocer sensaciones, la conciencia permite a las emociones impregnar el proceso de pensamiento

sirviéndose de la sensaciones” (Damasio, 2001:61).

Ildo berean, Maturanaren (1996:36) hitzak gure egiten ditugu:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!