26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 337

Zorrotada indartsu bat bezala gauzak argi zutearen agerpenak tailerretako atomoak

(borobilez irudikatuak), hau da, gazte zein hezitzaileak, euren arteko harremana

berregituratzeko indar gisa jokatu zuen. Horrenbestez, zenbaitetan gazteek egitasmoz

kanpoko indarretatik erakarrita sentitzen baziren ere, Metalaz geroztik, tailerren barruko

indarren erakarpena bizi-bizian sentitu zuten. Horri esker egoera ordenatu eta egituratu zen,

eta hezitzaile eta gazteen arteko harremana aldatu zuen. Horrek ez zuen ekarri harremanen

egitura zurruna eta hertsia, ez; tailerrek forma hartu zutenean, harremanen joria eta jarioa

lortu zen. Horrela, harremanak trinkotu ziren, gazte eta hezitzaileen harreman-marko berri

bat sortu zen, eta berorren kalitatea areagotu ere, beraz, tailerretako kalitate pedagogikoa

ere. Bereiztea ahalbidetzen gaituen trebetasunak horixe ekarri zuen, harremanen

berdefinizioa, hain zuzen ere.

Maiteren esperientzia berdin-berdina izan zen. Nik kateari hasiera eman nion eta Metala

aplikatu zuenean, gazteek hizkuntza jokaera aldatu zuten, eta gazteen euren arteko, eta

gazte eta hezitzailearen arteko harremanak hobetu ziren. Egia esan, Andoainen izan gora

behera guztiekin azkeneko hilabetea izan zen gozoena.

Horrek guztiak, hezitzaileei praktikan erabat murgiltzea ahalbidetu zien, neurri handi

batean azkeneko hilabete eta erdian Lorea, Amaia, Larraitz eta Arandoren egoeraren

antzekoa lortu zuten. Inoiz baino hobeto zeuden Iera, Jon, Nerea, Demelsa, Maialen eta

Leire.

Gauzak horrela, hezitzaileek ikasi zuten bai Metalaren esperientziatik, nahiz eta indar

ahultzat hartzen zuten. Ondoko testigantza guztiak oso argigarriak dira:

“Metalarena nahiko berrie izan zen, baina Metalarekin ez naiz inkomoda sentitzen, batez ere

garbi baldin badauket zergatik erabili behar dudan, eta benetan sinesten baldin badut “Orain

erabili behar dut”; uste dut ez naizela blokeatzen Metala erabili behar dudanean. Gauzak nahiko

ondo entenditzen zaizkidala uste dut” (Nerea Elias, 2. elkarrizketa).

Jonek irakaspen interesgarririk atera zuen:

“Ni: Zer ikasi duzu Metaletik zuk Jon? Zer irakaspen atera duzu?

Jon: Metaletikan? Ez dakit, egia esan bastante ahula daukat, ez? Ba ez daukat oso garatuta,

Metala ulertzen dudan bezala, ez?... O sea zu muga bat jarri, zakar jarri gabe, edo bueno hori ez

dakit hor sartzen den, baina muga bat jarri, eta horrela ulertzea. Honera arte. Honera arte, eta

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!