26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 334

Hezitzaileek gazteen aurrean Metalaren trebetasunaren agerpena egin zutenean

egitasmoak bere jatorrizko forma hartu zuen: hizkuntza jokaera euskarazkoan bihurtu zen,

bai Deban baita Beasainen ere. Halere, Beasainen seikote batek utzi egin zuen, baina

horren zioan ez zen izan hainbeste hizkuntzaren baldintza, baldintza bera ezartzean

egitasmoarekiko erakarpen ezak berau uztea bultzatu zituen.

Horrek guztiak irakurketa garbi bat zuen neure ustez, eta hezitzaileek ere hala ulertu

zuten. Estilo horren agerpena bai dela zorrotza eta zehatza, eta gaztetxoei ahalegin bat

eskatzen zien, batez ere euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez zutenei. Hau da, hezitzaileek

muga edo arau garbi bat ezartzen zuten, baina gazteek ingurune erakargarri batean ari zirela

ikusi eta sentitzen zutenean, beraien aldetik zerbait jartzeko prest agertzen ziren, ahalegin

hori egiteko proportzioan. Izan ere, euskaraz aritzeko ohiturik ez zuten gazteentzat eginahala

suposatzen zuen. Nolanahi ere, hezitzaileek eskaintzen zietena, araua baino indar handiago

zuen. Hau da, proiektuarekiko erakarpen indarra baldintza betetzeko egin behar zuten

ahalegina baino indartsuagoa zen. Horrexegatik mugitu ziren gaztetxoak, eta egoera irauli.

Egitasmoak zituen baldintzak betetzeko, beraz, Metalaren kalitateak aurrerapausoak ekarri

zituen

Ikuspegi pedagogikotik kalitatea igo zen. Gaztetxoak Metalaren kalitatea sentituz zuten

euren baitan, eta egitasmoa utz zezaketela sentitu zutenean, orduantxe esperimentatu zuten

eta ohartu ziren zein ingurune aberasgarria eta oparoa zen eurentzat tailerra eta bertako

harremanak mugiarazi zituen. Orduan lotu ziren bene-benetan egitasmoarekin. Nire ustez,

Debako eta Bergarako gaztetxoak oso gustura zeudela tailerretan: eurentzako gunea zen,

gauza berriak egiten zituzten... baina hezitzaileen aldetik presiorik-eta sumatzen ez zutenez

ez ziren mugitzen. Hau da, neuri handi batean akomodatu zirela esango nuke. Zentzu

horretan, hezitzaileen jarrera berdintsua zuten, azken horiek nik Metalaren indarra agertu

arte ez zutelako mugitzeko asmorik. Horrela, gazteek benetan sentitu zutenean zer-nolako

aukera gal zezaketen, orduantxe bai mugitu zirela. Alde horretatik, pizgarria izan zen, eta

nolabait Deba eta Beasaingo tailerrak anabasa, desordena eta nagikerian zeudenean,

ordenatzeko eta indarberritzeko balio izan du. Formazio-saioekin hasi nintzenean, arauak

zorrozt eta garbi mantentzen duen trebetasunarekiko hautemate iluna zuten hezitzaileek, eta

latza suertatzen zitzaien berau praktikan jartzea. Hautemate hori, bederen, aldatu zer eman

zuen ikusi ostean zitzaien

Ikasi egin zuten hezitzaileek horretatik guztiagatik. Maialenentzat esperientzia berria

izan zen Metalaren esperimentazioa, berak hezitzaile gisa inoiz ez zuelako horrelako

gauzarik bizitu, eta bereziki harrituta geratu zen zein indarrarekin egitasmoan gustura

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!