26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 333

Nolanahi ere, “Nik uste dut aplikatu behar izan genuenean ondo aplikatu genuela”

adierazi zidan Nereak. Hau da, gaztetxoekin azkeneko epea aplikatzeari heldu zioten,

euskaren baldintzak ez zirelako betetzen; eta ez hori bakarrik, Nerea Eliasek nirekin ere

Metala agertu zuen, zer zen eta berak nola ulertzen zuen argi eta garbi adierazi zidan, esan

zidalako Metalaren lanketari heldu genion formazio-saioan berak ez zuela jaso niregatik

Metalaren kalitaterik. Alde horretatik, Nereak oso zintzo hitz egin zidan, eta argi utzi zuen

agerian bost kalitateen eredua bikain ulertzen zuela. Egiari zor, bera izan zen gainontzeko

hiru hezitzaileak mugiarazi zituena, berak egin zuelako Metalaren kalitatearen erabilpenaren

aldeko apustua eta niri adierazi zidalako nik agertutako Metal epel hura.

Iruditzen zitzaidan Nereak formazio-prozesu oso-osoan erakutsitako ernetasunak

ondorioak eduki zituela, hain da horrela, nik baino Metalaren sentsibilitate orekatuagoa eta

egokiagoa erabaki zuela; izan ere, nik berari bere horretan transmititu barik, berak aplikatu

zuen bai gazteekin baita nirekin ere.

Hortaz, maiatzaren erdialderako bai Beasainen, baita Deban ere Metalaren kalitate

zorrozki aplikatu zuten gazteekin. Jonek eta Ierak esaterako nahiko Metal orekatua erabili

zuten, nik neure beraiengan ezarri ostean. Gaztetxoei gauzak argi utzi zizkieten, eta beraiek

uste baino hobeto sentitu ziren. Gazteek euren borondatez hartu zuten erabakia hezitzaileek

arauak argi eta garbi azaldu eta gero. Ez zen egon konbentzimendu nahirik egon

hezitzaileen aldetik.

Aplikazio praktikoa esperimentazioa berria izan zen

Harreman-trebetasun horren esperimentazioa gauza berria izan zen Iera, Jon, Leire,

Demelsa, Nerea eta Maialenentzat; eta, aldi berean, praktikaren iraultza txiki bat suposatu

zuen. Bi ondorio nagusi eduki zituen, eta aldaketak ia bat-batekoak izan ziren, eta

intentsitate handikoak gainera:

Batetik, gazteen hizkuntza jokaera irauli zuen, eta tailerretako hizkuntza euskara izatera

pasa zen. Beraz, Kuadrillategi egitasmoak bere jatorrizko forma hartu zuen. Eta bestetik,

tailerretako kalitate pedagogikoa hobetu zen, eta hezitzaileak kalitate gehiagorekin

esperimentatzeko aukera eduki zuten. Zinez, ikuspegi psikologikotik eta pedagogikotik

Metalaren indarraren agerpena oso interesgarria izan zen. Esplika dezadan zergatik.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!