26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 332

baten aurrean zeuden hezitzaileek, eta ikusteke zegoen horrek guztiak zer ekartzen zuen,

eta zer irakaspen ateratzen genuen.

Beasainen antzeko inpresioa nuen. Hau da, Nerea izan ezik, gainontzeko hiru

hezitzaileek lozorroan zeudela, nagituta eta mugitzeko asmorik gabe. Horrek eragina

edukitzen ari zuen formazioan, nik nahi adina garatzen ezta sakontzen ari ez ginelako, eta

bide batez, nola ez, euren esku-hartze pedagogikoan, tailerretan ez zegoelako hain giro joria

eta bizia, nahiz eta hasierako bi hilabeteko estiloa aldatzen zihoan. Beraz, egoera hura

argituko zuenaren zerbaiten beharra ikusten nuen, eta horri euskaren baldintza oraindik

betetzen ez zela gehitzen bagenion, bada Metaleren kalitatearen garaian bete-betean zela

ondorioztatu nuen. Maiatzaren hasieran ginen ere, eta baldintzen afera argitzeko garai iritsi

zen. Alta, Iera eta Jonekin ez bezala, mugak eta arauk argi uztearen apliakazioan hezitzailek

aurreratu ninduten. Horretan guztian Nerearen ekarpena eta zorroztasuna funtsezkoa izan

zen. Egiari zor, nahiko penatuta nengoen denbora aldetik Suaren kalitatea lantzeko aukera

larregirik ez genuelako eduki Beasaingo hezitzaileekin, baina Iera eta Jonekin bezala astindu

handi baten beharra sumatzen nuen, bai formazio baita tailerretako norabidea birdefinitzeko

eta berrordenatzeko.

Maiatzaren hasieran, Metala bere horretan aplikatzeko garai iritsi zen, Aste Santuko

oporrak baino lehen geratu bezala. Beasaingo Kuadrillategin hizkuntzaren baldintzak ez

ziren betetzen, eta hezitzaile horiekin Iera eta Jonekin jokatu nuen bezala jokatzea deliberatu

nuen. Baina Nerea aurreratu zitzaidan Gogoan hartu behar dugu bera ez zela oso gustura

atera aurreko saioetan bereizteko joerarekin lotura zuten alderdiak lantzen eta horri buruz

hitz egiten aritu ginenean. Den dela, bere zorroztasuna eta arreta zela, eta iraileko

ikastaroaren esperimentazioaren ondotik, Metala bikain aplikatu zuen gaztetxoekin, nik

neurea (Jon eta Ierarekin egin bezala) agertu aurretik. Nerea Eliasek bikain agertu zidan, zer

berarentzat Metala, eta nik aurreko formazio-saioetan Metalaren kalitatea oso nahasia eta

anbiguoa helarazi niela agertu ere. Bere ustez zorrotzean Metalaren kalitatearen helburua

egoera argitzea bazen, horretara mugatu behar nintzen, eta ez etorkizuneko balizko

irtenbideak irudikatzera; izan ere, Metala landu genuen formazio-saioetan “Metala azaldu

behar da orain, baina ez kezkatu gaztetxoek mugiarazi ditu eta, zuek zaudete lasai!”

tankerako mezuak helarazi nizkien. Hori Nerearen irudikoz, besteengandik bereizteko

alderdiekin lotuta zegoen hareman-trebetasuna mozorrotzea zen, eta arrazoi osoa zuen.

Beraz, modu horretan jasi zuen nire aldetik Metala, eta hortik Nereak aipatzen zidan, ongi

aipatu ere, anbiguotasuna. Zentzu horretan, nolabaiteko distortsioa eta interferentzia sortu

zuen nire jokaerak. Hortaz, nire aburuz lasaitasunerako mezuak zirenak, hezitzaileengana

benetako mamia eta mezua hain garbi ez iristeko eta sentitzeko baino ez zuten balio izan.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!