26.08.2013 Views

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

Hezitzaileen prestakuntza esperientziala: aisialdiko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Esperientziaren bilakaera eta azterketa 329

4.5.3.4. Harremanen kalitatearen hobekuntza

Bien bitartean, Jon eta Ierarekin Suaren ariketak egin ostean, eta balizko bide bat

marraztu eta gero –gogoan hartu Deban egin saio batzuen ostean nire jarrera aldatzea

erabaki nuela-, maiatzaren hasieran kalitate horren lanketa apur bat alboratzea erabaki nuen

une batez, eta egitasmoaren baldintzen kontuari berriro heltzea. Gauza bera egin nuen

Maialen, Leire, Nerea, Demelsa, Aritz eta Maiterekin. Modu horretan, maiatzaren hasieran

egitasmoaren ezinbesteko baldintzak ez ziren betetzen, Deban, ez Beasainen ezta

Andoainen ere Apirilaren bukaera aldera. Lehenik Jon eta Ierari esan nien egoera hura

gehiago ezin zitekeela luzatu; hortaz, handik bi asteetara egingo genuen formazio-saioan

gazteek euskararen baldintza bere horretan betetzen ez bazuten nire aldetik azkeneko saio

izango zela esan nien. Hau da, Aste Santuak baino lehenago jorratutakoa egin nuen, lehenik

nik neure buruari Metalaren indarra ezarri eta kateari hasiera eman; izan ere, nire Metalak

hezitzaileei eragin beharko lieke, eta gero gazteei. Hori egin nuenean Jonek berriro topo egin

zuen zailtasunarekin, hau da, praktikan jartzea oso zaila egiten zitzaion kalitate baten

aurrean aurkitzen zen berriro, eta oraingo honetan ez zuen ihesbiderik. Maila razional eta

teorikoan ados zegoen Metalaren aplikazioarekin, baina maila esperientzialean hagitz latza

egiten zitzaion berau agertzea. Ierari beste hainbeste gertatzen zitzaion. Jonek aitortzen

zuen zerbait egin beharra zegoela, hau da, epe nahiko desitxuratu batean zebiltzala

tailerretan, eta ordena behar zutela. Alde batetik, zenbait gazteek asistentzian gora beherak

izaten ari ziren, eta bestetik, euskararen baldintza ez zen betetzen. Ni Joni une horretan nola

sentitzen zen galdetzen nion. Egia esan, oso hitz lausotuak eta ahulak esaten zizkidan.

Burumakur eta triste zegoen, eta gatazka latza zuen bere barruan; izan ere, Jon blokeo

batekin esperimentatzen ari zen bizi-bizi, Metalaren kalitatea agertzearen blokeoa edo

ezintasunarekin, alegia.

Hargatik, bai Ierak eta bai Jonek bere esperientzia zela-eta ulertzen zuten bereizteko

kalitatetik abiatu behar zirela baldintza bermarazteko. Gainera Jonen inpresioa zen tailerrek

astindua behar zutela, forma berri bat har zezaten. Guazk argi eta garbi utzi, joko-arau

berriekin. Ierak ere nabaritzen zuen tailerretako gainbehera hura. Bada, egoera korapilotsu

horretan, Jon eta Iera hainbat indarren menpe zeuden, nire aburuz. Batzuetan, Suaren

sentsibilitatea agertzen zitzaien, eta gazteen egoeraz eta aldarteaz kezkatzen ziren. Halere,

Metalaren aplikazioarekin gazteek egitasmoa utz zezaketen beldurra Lurra kentzen zien,

ezegonkortu egiten zituen, urduritu bereziki Jon.

Alde batetik, indar horiek bazeuden, bestaldetik honako hauek ere. Ierak eta Jonek

baldintzak betearaztearen beharra aplikazioaren beharra ikusten zuten, nahiz eta oso modu

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!